VIII RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

1996urtea

Oinarriak

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak VIII. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

VIII Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Euskararen erabileraren normalkuntzarekiko konpromezuak bultzaturik, eta, kontuan hartuta, kazetaritza gizarte-bizitzan eragin itzela duen iharduera izaki, euskararen normalkuntzak ezinbestez behar duela euskaraz egindako kazetaritza eta orohar komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa, Andoaingo Udalak VIII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia egiten du Eusko jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu Sari horren oinarriak:


Lehena

1995eko maiatzaren 15etik 1996ko maiatzaren 16ra bitartean egunkari eta aldizkarietan edo irrati eta telebistetan edo beste edozein forotan euskaraz ezagutzera eman diren lanek, nola baitere zazpigarren oinarrian xedatutako baldintzak betetzen dituzten proiektuek daukate sari honetan partehartzeko aukera.


Bigarrena

Ondoko bost atalotan banatzen da saria:

• komunikabideen berrikuntza.

• saiakera laburra.

• baloraziozko kazetaritza.

• erreportaia.

• irrati eta telebistarako gidoigintza.


Hirugarrena

"Komunikabideen berrikuntza" ataleko saria: lehen oinarrian aipatutako epealdian Epaimahaiaren iritzian komunikabideetako lana euskaraz burutzeko berrikuntzarik handiena eta eraginkorrena egin duen pertsona, komunikabide edo entitateari emango zaio. Teknologiaren eremu koak, erredakzioaren alorrekoak, publizitatearen esparr koak edo beste zernahi arlotakoak izango dira Epaimahaiak aintzat hartu eta baloratuko dituen berrikuntzak.


Laugarrena

"Saiakera laburra" ataleko saria: lehen oinarrian aipatutako epealdian aldizkariren batetan argitaratutako saiakerazko artikulu en eta beste edozein forotan ezagutzera emandako idazlanen (esate baterako, hitzaldi idatziak) artean Epaimahaiaren iritzian hoberena denari emango zaio. Atal honetan gutxienez sei foliotako neurria eta gehienez hogeita hamabost foliotakoa duten idazlanak izango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.

Fenomenu eta gertakizun puntual etatik areago doazen idazlanak izan beharko dira "saiakera laburra" atalean kontutan hartuko badira eta, edozeinetara ere, egileak aztergai ari buruz egindako hausnarketa edo balorazio propioaren sakontasuna eta zorroztasuna, hala nola idazkeraren egokitasuna, aberastasuna eta nkalitatea izango ditu kontuan Epaimahaiak saria erabakitzerakoan.


Bostgarrena

"Baloraziozko kazetaritza" ataleko saria: lehen oinarrian aipatutako epealdian prentsa idatzian argitaratutako zutabeen eta irratian edo telebistan plazaratutako iritzizko emanaldi laburren artean Epaimahaiaren iritzian hoberena denari emango zaio.Atal honetan, beraz, idazlan edo/eta mintzaldi idatzi laburrakizango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.Testuaren kalitatearen arabera erabakiko du Epaimahaiak saria, eta horretarako idazkera edo estiloa, mezu edo iritzi propioaren funtsa hitz gutxitan baina aldiberean beharbeste sakontasunez azaldu izana eta idatziaren bizitasun edo indarra hala nola gaurkotasuna hartuko ditu kontuan.


Seigarrena

"Erreportaia" ataleko saria: lehen oinarrian aipatutako epean prentsa idatzian argitaratutako edo telebistan edo irratian emandako erreportaietan Epaimahaiaren iritzian hoberena denari emango zaio. Sari hau erabakitzerakoan Epaimahaiak besteak beste eta batez ere estiloa, orijinaltasuna, datubilketaren exhaustibotasuna eta zailtasuna hartuko ditu kontuan, eta prentsa idatzian argitaratutakoari dagokionean gutxienez ere hiru foliotako neurria duten artikuluak izango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.


Zazpigarrena

"lrrati eta telebistarako gidoigintza" ataleko saria: Epaimahaiaren iritzian irratirako edo/eta telebistarako erreportaia-gidoirik hoberena edo bikainena denari emango zaio. Erreportaiena da, beraz, atal hau eta beronetan partehartu prentsa idatzian edo irratian edo telebistan lan-kontratu finkorik ez duen edonork har dezake parte, beti ere kazetaritza-ikasketa ofizialen azken ikasturtea egiten ari baldin bada edota goi-mailako beste edozein lizentziatura lortuta baldin badu.

Gaia librea da, eta hautatutako gaiari buruz gutxienez bi eta gehienez bost erreportaia egiteko oinarrizko plangintza aurkeztu behar da, irratirako erreportaia bakoitzaren iraupena 50 minutukoa izango delarik eta telebistarako den erreportaia bakoitzarena 25 minutukoa. 

Sari bakarra emango da eta proiektu bakoitza irratirako edo telebistarako bakarrik edota bietarako egokitua aurkez daiteke.Proiektuaren aurkezpenean gero Epaimahaiak saria erabakitzerakoan kontuan izango dituen bi atalak landu behar dira: batetik, aukeratutako gaiaren azalpen orokorra eta erreportaietan eman nahi zaion tratamendu eta garapenarena; bestetik, gidoi tekniko landu eta zehaztua eta aurrikusitako produkzio eta kostu-plangintza.


Zortzigarrena

"Komunikabideen berrikuntza" ataleko sari rako komunikabideek ez dute aldez aurretik ezer aurkeztu beharrikizango.

"Saiakera laburra", "baloraziozko kazetaritza" eta “erreportaia" ataletan Epaimahaia izango da egokien irizten duen moduan atal horietako sarietarako jarraipen eta hautaketa lanak egingo dituena. Nolanahi ere, eta esandakoagatik sarian partehartzeko ezinbestekoa ez bada ere, autoreek nahiz komunikabideek aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak aipatu hiru atal horietarako, eta, gainera, aurkez ditzaten dei egiten zaie. Kasu horretan autore bakoitzak bere lanaren sei kopia bidali beharko ditu 1996ko maiatzaren 26a baino lehen geroago aipatzen den helbidera, beti ere zein ataletarako den adieraziz. Prentsa idatzian argitaratutako idazlanen kasuan, argitalpenaren kopia bat bidali beharko dute autoreek, eta, irrati edo telebistako emanaldien kasuan, berriz, dagokion enpresak luzatutako emisio-ziurtagiria. "Irrati eta telebistarako gidoigintza" atalean autoreek beren lanak aurkeztu beharko dituzte, 1996ko maiatzaren 26a baino lehen gero aipatzen den helbidera lanaren sei kopia bidaliz.

Hona Sarira aurkeztutako lanak bidaltzeko helbidea:

Andoaingo Udaletxea VIII. 

Rikardo Arregi Saria 

Goikoplaza, z/g

20140 ANDOAIN


Bederatzigarrena

Ondoko hauek izango dira Epaimahaia osatuko dutenak:

•Presidentea: Andoaingo Udaleko Alkatea, Jose Antonio Perez, edo honek bere ordez jarduteko izenda dezan udalkidea.
•Bokalak: Miren Azkarate anderea, Allande Boutin jauna, Andu Lertxundi jauna, Koldo Ordozgoiti jauna eta lñaki Zabaleta jauna.
•Idazkaria: Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuburua, Patxi Baztarrika, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo duena.

Hamargarrena

Sariak honako hauek izango dira:

1. "Saiakera laburra" atala: 425.000,- pezeta.

2. "Baloraziozko kazetaritza" atala: 425.000,- pezeta.

3. "Erreportaia" atala: 425.000,- pezeta.

4. "Irrati eta telebistarako gidoigintza"atala: 225.000,- pezeta. 

Guztira, beraz, 1.500.000,- pezeta banatuko dira saritan. 

"Komunikabideen berrikuntza" atalean saritutakoari kaxa oroitgarria eta agiri-diploma emango zaizkio. "Irrati eta telebistarako gidoigintza" atalean aurkeztutako lan guztiak egileei itzuliko zaizkie, proiektuaren aurkezpena eta eskaintza edozein produktora nahiz komunikabideri egiteko askatasun osoarekin. Saritutako lanaren kasuan, ordea, Andoaingo Udalak antolatutako Rikardo Arregi Saria irabazi eta jaso izanaren aipamena egitera behartuta egongo da nonnahi eta noiznahi emititzen delarik ere. Epaimahaiak bere esku izango du egoki edo beharrezko iritziko balu aipamen berezi bat egiteko aukera, herrietako aldizkarietan edo irrati eta telebistetan ezagutzera emandakoaz edo beste zernahiri buruz. Era berean, Epaimahaiak lanen maila ez dela egokia iritziz gero hutsik utzi ahal izango du saria.

Apelaezina izango da Epaimahaiaren erabakia. Sariei buruz Epaimahaiak hartutako erabakia 1996ko uztailean emango da ezagutzera, egun berorretan egingo delarik sari-banaketa ere.

Idazkaria:

Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuburua, Patxi Baztarrika, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo duena.

Euskadi Irratia

Komunikabideen berrikuntza

Saridunak: Euskadi Irratia eta Lapurdi Irratia
Saria: Diploma.

Lapurdi Irratia

Komunikabideen berrikuntza

Saridunak: Euskadi Irratia eta Lapurdi Irratia
Saria: Diploma.

Joseba Arregi (Andoain, 1946)

Saiakera laburra

Saridunak: Joseba Arregi.
Saritutako lana: "Europa bakarra, Europa anitzak".
Saria: Diploma eta 425.000 pezetako diru saria.

Saritutako hitzaldi/artikuluari dagokionez esan behar da, begibistakoak direlagaiaren beraren sakontasuna, nola hausnarketaren aberastasuna eta zorroztasuna ere. 

Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, 1964)

Baloraziozko kazetaritza

Saridunak: Xabier Mendiguren Elizegi.
Saritutako lana: "'Elurraren bertuteak".
Saria: Diploma eta 425.000 pezetako diru saria.


Imanol Murua (Zarautz, 1935-2008)

Erreportajea

Saridunak: Imanol Murua eta Humerto Unzueta.
Saritutako lana: "'Urtebete elkarrizketen zain".
Saria: Diploma eta 425.000 pezetako diru saria.

Humerto Unzueta (Gernika, 1967)

Erreportajea

Saridunak: Imanol Murua eta Humerto Unzueta.
Saritutako lana: "'Urtebete elkarrizketen zain".
Saria: Diploma eta 425.000 pezetako diru saria.

Sebastian Alustiza, Iñaki Eizmendi, Romana Elustondo, Jose Mari Etxaburu, Martin Gallastegi, Felipe Lizaso, Alejandro Mendizabal, Maria Juliana Orbegozo, Paulin Solozabal eta Agustin Zubikarai

Ohorezko aipamena

Saridunak: Gerra garaiko kazetariak.
Saria: Ohorezko aipamena.

Gizakiak egiten duen oro da unean uneko ekintzaren fruitu. Gizakiak egitenduen guztia ez da, ordea, hutsetik sortua izaten. Gauza gehienek dute iraganeanoinarriren bat edo beste. Horregatixe giza-ekintza guztiak kokatzen dira denborarengurpilean eboluzionatzen duen katea batean. Eta euskal kazetaritzarekin erehorrelako zerbait gertatzen da.

Gaurkoa, hemen gaur sarituak izan diren lanek errepresentatzen duten euskalkazetaritza, izango da biharkoaren zutoin eta abiapuntu. Baina gaurkoa bera ere ezda hutsetik sortua. Gaurkoak ere baditu abiapuntuak. Iraganean ditu bere erroak.Gaurko euskal kazetaritzaren enborra azalgaineratu bada, iraganean norbaitzueksustrai sendoak jarri zituztelako izan da neurri batean.

Euskal kazetaritzaren iragana eta etorkizuna uztartu nahi izan dituzteEpaimahaiak eta Andoaingo Udalak. Horregatik, eta bakoitzari berea denezgizalegea, gaurko “ohorezko aipamen” hauek izan bitez gerra zibileko garai zailetaneuskal kazetaritzan aitzindari eta ekintzaile gisa egin zuten lan bikainaren aitorpenaeta eskerrona.

Ahalegin ugariren ondoren, hamar kazetarirekin lortu da harremanetanjartzea. Bada kontaktatzea ezinezkoa izan denik ere: esaterako, Soraluzen jaio etaArgentinan bizi den Andoni Astigarraga jauna. Gaur hemen “ohorezko aipamena”jasoko duten hamar kazetari maitagarrion bidez, jaso bitzate guztion aitorpena etaomena garai hartako euskal kazetari guztiek.

Honako hauek dira VIII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sari honetan “ohorezkoaipamena” jasotzen duten jaun-andreak, beste zenbaiten artean Argia, Ekin, Euzkoeta Euzkadi aldizkarietan eta El Día eta Eguna egunkarietan idatzi zutenak:Sebastian Alustiza, Iñaki Eizmendi, Romana Elustondo, Jose Mari Etxaburu,Martin Gallastegi, Felipe Lizaso, Alejandro Mendizabal, Maria JulianaOrbegozo, Paulin Solozabal eta Agustin Zubikarai.

Andoni Lekuona

Aipamen Berezia

Saridunak: Andoni Lekuona
Saritutako lana: “Rabin, profetaberria”

“Baloraziozko kazetaritza” atalean Epaimahaiak oinarrietako hamargarrenakematen dion aukeraz baliatzea erabaki du, hots, “aipamen berezi” bat egitekoaukeraz.

“Aipamen berezia” egiten zaion artikuluari dagokionez, korapilotsua dengaia hitz gutxitan eta sakon ezezik oso estilo freskoan edo xamurrean aztertu izanaazpimarratzen du Epaimahaiak.

Epaimahaia

Epaimahaiburua

Jose Antonio Pérez Gabarain

(Tolosa, 1944)

Diktaduraren garaian sindikalgintzan eta auzolangintzan jardun ondoren, Frankismoaren osteko lehenengo udal demokratikoan alkate hautatu zuten, 1979. urtean, Euskadiko Ezkerra alderdiko hautagai izan zelarik. Geroztik tokiko politikagintzan jardun du, urte askoan, bai Udalean (lau agintaldiz jardun zuen eta hirutan izan zen alkate) bai Gipuzkoako Batzarre Nagusietan bi legegintzalditan, PSE-EEko ordezkari gisa. Bere jardun politikoaren azken urteak senatari gisa eman zituen Madrilen, Gipuzkoa ordezkatuz.

Mahaikidea

Miren Azkarate Villar

(Donostia, 1955)

Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta Euskal Filologian doktoratu Euskal Herriko Unibertsitatean, gaur egun bertako Euskal Filologiako katedraduna da. 1992. urteaz gero euskaltzain oso da eta lan ugari argitaraturikoa euskal filologiaren alorrean. Gainera, oso ezaguna da bere jardun politikoa, bitan Kultura sailburu izan baita Eusko Jaurlaritzan (2001-2009), baita bozeramaile (2004-2009), eta 2011z gero euskara eta kultur arloko zinegotzi da Donostiako Udalean.

Mahaikidea

Koldo Ordozgoiti

(Errenteria, 1959)

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan lizentziatu zen Informazio Zientzietan. 1982az geroztik kazetari lanetan aritu da Herri Irratian eta Euskal Telebistan, besteak beste, eta hainbat gune politikotan edo enpresarialetan komunikazio arduraduna izan da. 1996an hasi eta 2009ko maiatza arte Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko komunikazio zuzendari izan da, eta 2004az gero, Jaurlaritzako bozeramailearen laguntzaile lanetan aritu da. Gaur egun, komunikazio aholkulari independentea da.

Mahaikidea

Allande Boutin Mandagaran

(Vernon, Normandia, 1958)

Zuzenbide publikoan lizentziaduna zientzi politiko estudioak egin ondoren. Parisen hazi eta hezia, Le Point eta Le Monde berri paperetan lehen urratsak eginda, Pariseko TVE-n ere lanean aritua, 1988-ko azaroan, Baionako ETB-ko korrespontsalia ideki aitzin. 1992-ko azaroaz geroztik Iparraldeko France 3 Euskal Herri telebista publikoan kazetaria eta Akitaniako Txirrita euskarazko emankizunaren arduradun eta aurkezlea.

Mahaikidea

Iñaki Zabaleta Urkiola

(Leitza, 1952)

Euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea da. Kazetaritzan doktorea da New Yorkeko Unibertsitatean. 1972-1982 bitartean Iruñeko Arturo Campion euskaltegian irakasle eta zuzendari izan zen, baita Egin egunkarian kazetari ere hainbat urtez. Egun irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bestalde, komunikazioaren eta irrati-telebistaren inguruan egindako lanen artean, aipagarriak dira: Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia (1997), El factor humano en radio y televisión (1994) eta Ikus-entzunezko informazioaren teknologia (2003), besteak beste.

Mahaikidea

Anjel Lertxundi Esnal

(Orio, 1948)

Idazle, gidoilari eta literatura kritikaria, eskarmentu handia du euskal kazetaritzan 60ko hamarkadaz gero, eta azken urteetan oso ezaguna egin da Berrian egunero idatzi duen zutabea. Euskal idazle oparo eta irakurrienetakoa, telebista eta zinea ere ukitu ditu, eleberri, narrazio eta saiogintzan hamaika aldiz sarituriko egilea izateaz gain. Otto Pette (1994) eleberria izan liteke bere obrarik garrantzitsuena. Sari ugari jasotakoa, Rikardo Arregi Kazetaritza Saria ere jaso zuen 1995. urtean, Baloraziozko kazetaritza atalean.

Epaimahaiaren idazkaria

Patxi Baztarrika Galparsoro

(Ataun, 1958)

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Andoaingo euskara teknikari da 1980. urteaz gero. Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabineteburu izan zen 1999-2003an eta Eusko Jaurlaritzan Hizkuntza Politikako sailburuorde 2005-2009 agintaldian eta 2012-2016 bitartekoan. Besteak beste, Babeli gorazarre izenburuko saiakera argitaratu zuen 2010ean. Bidegileak bildumarako Rikardo Arregiren biografia idatzi zuen.

Multimedia

Bideoa

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: