I RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

1989urtea

Oinarriak

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak I. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

I Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Andoaingo Udalak, euskararen erabileraren normalkuntzarekiko duen konpromezuak bultzaturik eta kontutan lzanik, kazetaritza glzartebizitzan eragin itzela duen iharduera lzaki, euskararen erabateko normalkuntzak ezinbestez behar duela euskaraz egindako kazetaritza prestu eta modernoa, l. "Rikardo Arregi" kazetaritza sariaren deialdia egiten du, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:


Lehena

1.988ko maiatzaren 15etik 1989ko maiatzaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, prentsa idatzian orohar, euskaraz argitaratuko lanek daukate sari honetan partehartzeko aukera.

Bigarrena

Hiru atalotan banatzen da saria: sekzioa, baloraziozko kazetaritza eta herrietako aldizkariak. Honela, bada, sekziorik hoberena, baloraziozko artikulurik hoberena eta herrietako aldizkarietan argitaratutako artikulurik hoberena sarituko dira.

Hirugarrena

"Sekzioa" ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean Epaimahaiaren eritziz mailarik altuena lortu eta gorde duen sekzioari emango zaio. Kasu honetan ez dute egunkari eta aldizkariek aldez aurretik ezer aurkeztu beharrik izango, Epaimahaia bera izango bait da jarraipena egingo duena.

Laugarrena

"Baloraziozko kazetaritza" ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean prentsan argitaratutako baloraziozko artikuluetatik Epaimahaiaren eritzian hoberena denari emango zaio. Baloraziozko artikuluak deitzen direnetan sartzen dira, besteak beste, saiakerazko artikuluak eta erreportaiak.

Fenomeno puntual eta konkretuen azalpenetatik areago doazen artikuluak izan beharko dute hauek, nahiz eta datuak ematen dituzten eta, beste zenbaiten artean, gertakizun konkretuetatik abiatuz egindako idazlanak izan. Sari hau erabakitzerakoan, Epaimahaiak oso kontuan hartuko ditu egileak aztergaiari buruz egiten duen hausnarketa edo balorazio propioaren sakontasuna eta zorroztasuna.


Bostgarrena

"Herrietako aldizkariak' ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean herrietako aldizkarietan argitaratutako artikuluetatik Epaimahaiaren eritzian hoberena denari emango zaio. Ez dute atal honetan partehartzerik izango literatura alorreko artikuluek, ez elkarrizketek, ez eta epe berorretan Argia, Deia, Egin, Eguna, Hemen, El Correo Español, Diario de Navarra, Diario Vasco, Jakin, Literatur Gazeta, Navarra Hoy, Karmel, Herria, HABE edo Zutabe aldizkarietan idazlanen bat argitara eman duten idazleen artikuluek ere, atal horretako saria kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendua bait da.

Seigarrena

"Baloraziozko kazetaritza" sarira gutxienez ere hiru folio dituzten artikuluak aurkeztu ahal izango dira. Autore bakoitzak artikuluaren bost kopia eta/edo artikuluaren argitalpenaren bost  kopia bidali beharko ditu 1989ko maiatzaren 25a baino lehen oinarri honen bukaeran ematen den helbidera, kartazalean, helbideaz gain, l.”Rikardo Arregi” Saria -Baloraziozko kazetaritza ere jarri behar duelarik.

"Herrietako aldizkariak" sarira edozein luzetarako artikuluak aurkeztu ahal izango dira. Autore bakoitzak artikuluaren bost kopia bidali beharko ditu 1.989ko maiatzaren 25a baino lehen ondoren aipatzen den helbidera, kartazalean, helbideaz gain, 1."Rikardo Arregi" Saria-Herrietako Aldizkariak ere jarri behar duelarik.

Helbidea: Andoaingo Udaletxea. 

20.140 ANDOAIN. GIPUZKOA.


Zazpigarrena

Autore bakoitzak nahi beste artikuluz partehartu ahal izango du l. "Rikardo Arregi" Kazetaritza Sarian. Denboraldi horretan beste sariren batetara aurkeztutako idazlanak, ordea, ezin izango dira honetan aurkeztu.

Zortzigarrena

Ondoko hauek izango dira Epaimahaia osatuko dutenak:

Presidentea: Andoaingo Udaleko Alkatea edo honek bere ordez izenda dezan udalkidea.

Bokalak: - Elixabete Garmendia anderea, Jesus Etxezarraga jauna, Joserra Gartzia jauna eta Jose Mari Otermin jauna.

ldazkaria: Andoaingo. Udalak izenda dezana, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo duena.


Bederatzigarrena

Sariak honako hauek izango dira:

-"Sekzioa" atala, sekziorik hoberenari emango zaiona: 250.000 pezeta. .

-'Baloraziozko kazetaritza" atala, prentsan arg1taratutako baloraziozko artikulurik hoberenari emango zaiona: 250.000 pezeta.

-"Herrietako aldizkariak" atala, herrietako aldizkariren batetan argitaratutako artikulurik hoberenari emango zaiona: 100.000 pezeta.

Sariei buruz Epaimahaiak hartutako erabakia 1989ko ekainean emango da ezagutzera, garai berean egingo delarik sari banaketa ere. Epaimahaiak lanen maila egokia ez eritziz gero hutsik utzi ahal izango du saria. Apelaezina izango da Epaimahairen erabakia.


Hamargarrena

Sari honetan parte hartze hutsak berez adierazten du oinarri guztiokiko adostasun osoa.

Sariak

Baloraziozko kazetaritza

Patxi Perurena (Leitza, 1956)

+

Herrietako aldizkariak

... eta kitto kolektiboa

+

Ohorezko aipamena

Eskualduna/Herria 102 urte

+

Andoni Egaña (Zarautz, 1961)

Sekzioa

Saridunak: ANDONI EGAÑA
Saritutako lana: Zimurdurak.
Saria: Diploma eta 250.000 pezetazko diru saria.

Andoni Egaña norabide zuzenik gabe­ko meteoro bat bezala sartu zen ber­tsolaritzan eta geroztik bazterrak erre beharrean dabil. Ironikoa, brillantea, azkarra, kultoa, biharko bertsolaritza­ren ezaugarriak apuntatzen ditu, atzo­koaren balioak inolaz ere ukatu gabe. Bere arazo nagusia identitate garbirik eza dateke. "lturburu askotatik edan diat eta beharbada erregistro oso ezberdi­nen jabe egin nauk urteotan zehar. Oso estilo desberdinetan sentitzen nauk eroso, ondorioz eta izatekotan neurea den estilo baten falta dela iru­ditzen zaidak problema nagusia", esa­ten du.
Aurpegi askotako nortasuna du Ando­nik. Jupien ukitu eskisito batzuk ditu eta lehengo militanteen gogortasun eta agresibitatea ere bai, horiek erakutsi nahi dituenean; brooker baten garrotea du bizimoduan eta gauezko irratien giza abots leuna adiskideekin hitzegi­ten duenean.

Bi urte bete ditu Zabatik-eko “Zimurdurak” atala. Hasiera batean Andoni Egaña eta Anjel Lertxundi aritu ziren, gero Felipe Juaristi hasi zen Lertxundiren ordez eta azken urte honetan Egana aritu da, bakarrik. Gehigarri hau bere ohizko neurrira bueltatzean, irailaren lehenengo astetik aurrera, berriro martxan jarriko da sekzio hau.

“Beraz, sari hau erabakitzerakoan -dio epaimahaiaren aktak “Zimurdurak” atalari buruz-, mementu jakin batetan lortutako maila ona ezezik, ontasun horren iraunkortasuna ere kontuan izan da”.









Patxi Perurena (Leitza, 1956)

Baloraziozko kazetaritza

Saridunak: Patxi Perurena.
Saritutako lana: "Ni aldekoen kontrakoa naiz".
Saria: Diploma eta 250.000 pezetako diru saria.

Patziku Perurenak“Nafarroa Gaur” eranskinean eman zuen argitara bere artikulu saritua. Gerora “Eguna”n birrargitaratu zuten. “Ni aldekoen kontrakoa naiz” honek, Bateginik, Korrika, Nafarroa Oinez eta euskararen alde antolatzen diren ekitaldi masiboen kritika egiten du. Hona pasarte bat: “Eta ustez 'salbadore' lana egiten ari direnek, horixe bakar bakarrik eskatzen diote herri honi: izan zaitez euskararen aldeko, sekulan ikasiko ez baduzu ere, edota dakizuna ahaztuko bazaizu ere”.


... eta kitto kolektiboa

Herrietako aldizkariak

Saridunak: ...eta kitto! kolektiboa.
Saritutako lana: "Candido Eguren".
Saria: Diploma eta 100.000 pezetako diru saria.

“Eta kitto”-ko artikulu saritua elkarrizketa bat da, Frantzian denbora askoan egondako eibartar bati egina. Atal honi 100.000 pezetako saria dagokio. Epaimahaiko aktan azaltzen denez, “garrantzi handia eman zaio saritutako lanari darion bertakotasunari”.Saria jasotzera Eibar­ko Euskara Zerbitzuan eta “Eta kitto”-n buru egiten duen Fernando Muniozguren azaldu zen. Egin zuen hitzaldi laburrean, herrietako aldizkariek geroko euskal egunkariaren sorrerari begira duten garrantzia azpimarratu zuen batipat. Azaldu zuenez, “herrietako aldizkariok prestatzen arigara gero egunkariak izan beharko duen irakurlegoa”. Muniozgurenen ustetan, administrazioak kaso gehiago egin behar lieke herri-aldizkariei, orain beren diru-laguntza  politikan ez bait da fenomeno hau behar bezala kontsideratzen”

“Eta kitto”hilabetekaria da. Orain artean zazpi ale, lau orrialdekoak, plazaratu ditu.Argitalpenaren helburuetako bat da Eibarko Iragana ezagutzera eman eta ahazturatik libratzea da. Ale gehien-gehienak egunkariekin batera banatzen dira, debalde.



Eskualduna/Herria 102 urte

Ohorezko aipamena

Saridunak: Eskualduna/Herria.
Saritutako lana: Mendeurrenean aurrera joanda .
Saria: Diploma.

Bestetik,epaimahaia “nahitaezkoa” eta “justiziazkoa” eritzi zion Iparraldeko “Herria”aldizkariari aipamen berezia egiteari, “biderakusle” izan delako eta “aurten bete baitira 102 urte 'Euskalduna/Herria' aldizkariaren lehen zenbakia kaleratu zela”.





Epaimahaia

Epaimahaiburua

Carlos Sanz Díez de Uré

(Andoain, 1950)

Ibilbide politiko luzekoa, Frankismoaren eta Transizioaren garaian PTE alderdian ibili zen (Partido de los Trabajadores de España), eta, ondoren, Euskadiko Ezkerra alderdira bildu. 1987. urteko hauteskundeetan, hain zuzen ere, EE-ren hautagai izan zen eta Alkatetza eskuratu zuen PSE-PSOE eta EA alderdiekin ituna egin ondoren. Ogibidez ingeniaritza teknikaria izan da erretiroa hartu arte Andoaingo SAPA enpresan eta sindikalgintzan ere luze ibilitakoa.

Mahaikidea

Josemari Otermin Urtizberea

(Amezketa, 1948)

Loiola eta Donostiako Herri Irratian aritu zen, 1973tik 1982era, esatari. Ondoren, Euskadi Irratiko zuzendari, 1982tik 1991era. ETBn, Programa eta Miramongo Ekoizpen Zentruko zuzendari 1999a bitarte; eta 2002 arte, Programetako zuzendariorde. Amezketaz, lau liburu ditu bereak eta Fernando Amezketarraz, beste bi.EITB 1982-2007 Hegaldi- Kronika liburua, J.R. Díez Unzuetarekin batera.

Mahaikidea

Elixabete Garmendia Lasa

(Ormaiztegi, 1953)

Kazetaria, Zeruko Argia astekarian hasi 1976an, eta Euskal Telebistako albistegien arloan garatu du bere ibilbide profesionala hogeita hamar urtez. Berria egunkariko eta Euskalerria Irratiko kolaboratzailea gaur egun, beste hainbat hedabidetan ere idatzi izan du: Argia, Jakin, Emakunde, Euskonews, RIEV eta Ankulegi aldizkarietan, besteak beste. Bidegileak sailean hamar ale ditu argitaratuta, eta 36ko gerra Ormaiztegin liburuaren eta dokumentalaren egilea da.

Mahaikidea

Jesus Etxezarraga Zuluaga

(Bilbo, 1953)

Zeanuriko semea, ikasketak Altzustako auzo-eskola nazionalean, Derioko 3. Institutu Filialean, Derioko Seminarioan eta Deustuko Unibertsitatean egina. Kazetaria ogibidez 1976tik aurrera: Bilbo Herri Irratia, Deia, Radio Euskadi eta Euskal Telebistan erredaktore izana, kultura eta, batik bat, ekonomia alorrean. Jubilatu berri. Idazlea aldizka.

Mahaikidea

Joserra Garzia Garmendia

(Legazpi, 1953)

Filosofia eta kazetaritzan lizentziatua, Ikus-entzunezko komunikazioak eta publizitatean doktore da 1999az gero, Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak izeneko tesiari esker. Euskadi Irratian hasi zen bertsoa lanbide bihurtzen (1988-1993), eta gero, Bertsozale Elkarteak bideratuta, Hitzetik Hortzera bertso-programaren sortzaile, zuzendari eta aurkezle izan zen Euskal Telebistan (1988-1993).

Epaimahaiaren idazkaria

Patxi Baztarrika Galparsoro

(Ataun, 1958)

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Andoaingo euskara teknikari da 1980. urteaz gero. Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabineteburu izan zen 1999-2003an eta Eusko Jaurlaritzan Hizkuntza Politikako sailburuorde 2005-2009 agintaldian eta 2012-2016 bitartekoan. Besteak beste, Babeli gorazarre izenburuko saiakera argitaratu zuen 2010ean. Bidegileak bildumarako Rikardo Arregiren biografia idatzi zuen.

Multimedia

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: