VII RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

1995urtea

Oinarriak

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak VII. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

VII Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Andoaingo Udalak, euskararen erabileraren normalkuntzarekiko duen konpromezuak bultzaturik eta kontuan izanik, kazetaritza gizarte-bizitzan eragin itzela duen iharduera izaki, euskararen erabateko normalkuntzak ezinbestez behar duela euskaraz egindako kazetaritza prestu eta modernoa, VII. "Rikardo Arregi" Kazetaritza Sariaren deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:


Lehena

1994ko maiatzaren 15etik 1995eko maiatzaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, prentsa idatzian orohar, euskaraz argitaratutako lanek daukate sari honetan partehartzeko aukera.


Bigarrena

Lau atalotan banatzen da saria: sekzioa, baloraziozko kazetaritza, erreportaia eta herrietako aldizkariak. Horrela, bada, sekziorik hoberena, baloraziozko artikulurik hoberena, erreportairik hoberena eta herrietako aldizkarietan argitaratutako artikulurik hoberena sarituko dira.


Hirugarrena

"Sekzioa" ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean Epaimahaiaren iritziz mailarik altuena lortu eta gorde duen sekzioari emango zaio. Lehen oinarrian aipatutako urtebeteko epean gutxienez 12 agerraldiko maiztasunez argitaratutako sekzioak izango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.


Laugarrena

"Baloraziozko kazetaritza" ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean prentsan argitaratutako baloraziozko artikuluetatik Epaimahaiaren iritzian hoberena denari emango zaio. Baloraziozko artikuluak deitzen direnetan sartzen dira, besteak beste, saiakerazko artikuluak.

Fenomeno puntual eta konkretuen azalpenetatik areago doazen artikuluak izan beharko dute hauek, nahiz eta datuak ematen dituzten eta, beste zenbaiten artean, gertakizun konkretuetatik abiatuz egindako idazlanak izan. Sari hau erabakitzerakoan Epaimahaiak oso kontuan hartuko ditu egileak aztergaiari buruz egiten duen hausnarketa edo balorazio propioaren sakontasuna eta zorroztasuna. "Baloraziozko kazetaritza" atalean gutxienez ere hiru folioko neurria duten artikuluak izango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.


Bostgarrena

"Erreportaia" ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean prentsan argitaratutako erreportaietan Epaimahaiaren iritzian hoberena denari emango zaio. Sari hau erabakitzerakoan Epaimahaiak besteak beste eta batez ere estiloa, orijinaltasuna, datu-bilketaren exhaustibotasuna eta zailtasuna hartuko ditu kontutan. "Erreportaia" atalean gutxienez ere hiru folioko neurria duten artikuluak izango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.


Seigarrena

"Herrietako aldizkariak" ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean herrietako aid izkarietan argitaratutako artikuluetatik Epaimahaiaren iritzian hoberena denari emango zaio. Ez dute atal horretan partehartzerik izango literatura alorreko artikuluek, ez elkarrizketek, ez eta epe berorretan Argia, Deia, Egin, Euskaldunon Egunkaria, El Correo Español, Diario de Navarra, El Diario Vasco, El Mundo del Pafs Vasco, Jakin, Elhuyar, Aizu!, Navarra Hoy, Karmel, Herria, HABE, Senez, Zutabe edo Bertsolari aldizkarietan idazlanen bat argitara eman duten idazleen artikuluek ere, atal horretako saria kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendua baita.


Zazpigarrena

"Sekzioa" atalean egunkari eta aldizkariek ez dute aldez aurretik ezer aurkeztu beharrik izango, Epaimahaia bera izango baita jarraipena egingo duena.

"Baloraziozko kazetaritza" eta "Erreportaia" ataletan kazetariek ez dute aldez aurretik ezer aurkeztu beharrik izango, Epaimahaia bera izango baita atal horietan ere jarraipen eta hautaketa lanak egingo dituena.


Zortzigarrena

"Herrietako aldizkariak" sarira edozein luzeratako artikuluak aurkeztu ahal izango dira. Autore bakoitzak artikuluaren bost kopia bidali beharko ditu 1995eko maiatzaren 26a baino lehen ondoren aipatzen den helbidera, kartazalean, helbideaz gain, "VII. Rikardo Arregi Saria - Herrietako Aldizkariak" ere jarri behar duelarik.

"Herrietako aldizkariak" atalean autore bakoitzak nahi beste artikuluz partehartu ahal izango du, VII. edizioko denboraldi horretan beste sari ren batetara aurkeztutako lanak izan ezik.

Helbidea: Andoaingo Udaletxea 

Goikoplaza, z/g

20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)


Bederatzigarrena

Ondoko hauek izango dira

Epaimahaia osatuko dutenak:

Presidentea: Andoaingo Udaleko Alkatea edo honek bere ordez izenda dezan udalkidea.

Bokalak: Nerea Azurmendi anderea, Hasier Etxeberria jauna eta Gaizka Aranguren jauna.

Idazkaria: Andoaingo Udalak izenda dezana, hizpidez baina hautespiderik gabe ihardungo duena.


Hamargarrena

Sariak honako hauek izango dira:

- "Sekzioa" atala, sekziorik hoberenari emango zaiona: 400.000 pta.

- "Baloraziozko kazetaritza" atala, prentsan argitaratutako baloraziozko artikulurik hoberenari emango zaiona: 400.000 pta.

- "Erreportaia" atala, prentsan argitaratutako erreportairik hoberenari emango zaiona: 400.000 pta.

- "Herrietako aldizkariak" atala, herrietako aldizkariren batetan argitaratutako artikulurik hoberenari emango zaiona: 200.000 pta.

Sariei buruz Epaimahaiak hartutako erabakia 1995eko uztailaren San emango da ezagutzera, egun berean egingo delarik sari banaketa ere. Epaimahaiak lanen maila ez dela egokia iritziz gero hutsik utzi ahal izango du saria. Apelaezina izango da Epaimahaiaren erabakia.


Sariak

Sekzioa

Koldo Aldabe

+

Baloraziozko kazetaritza

Anjel Lertxundi (Orio, 1948)

+

Herrietako aldizkariak

Jone Larrañaga

+

Koldo Aldabe

Sekzioa

Saridunak: Koldo Aldabe eta Jone Larrañaga.
Saritutako lana: Munduaren Talaian.
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.


Jone Larrañaga

Sekzioa

Saridunak: Koldo Aldabe eta Jone Larrañaga.
Saritutako lana: Munduaren Talaian.
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.


Anjel Lertxundi (Orio, 1948)

Baloraziozko kazetaritza

Saridunak: Anjel Lertxundi.
Saritutako lana: "Barraren erdian".
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.



Jone Larrañaga

Herrietako aldizkariak

Saridunak: Jone Larrañaga.
Saritutako lana: "United Colours of Beterri".
Saria: Diploma eta 200.000 pezetako diru saria.



Alberto Barandiaran (Altsasu, 1964)

Ohorezko aipamena

Saridunak: Alberto Barandiaran.
Saritutako lana: "'Quosque Tandem".
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.




Epaimahaia

Epaimahaiburua

Jose Antonio Pérez Gabarain

(Tolosa, 1944)

Diktaduraren garaian sindikalgintzan eta auzolangintzan jardun ondoren, Frankismoaren osteko lehenengo udal demokratikoan alkate hautatu zuten, 1979. urtean, Euskadiko Ezkerra alderdiko hautagai izan zelarik. Geroztik tokiko politikagintzan jardun du, urte askoan, bai Udalean (lau agintaldiz jardun zuen eta hirutan izan zen alkate) bai Gipuzkoako Batzarre Nagusietan bi legegintzalditan, PSE-EEko ordezkari gisa. Bere jardun politikoaren azken urteak senatari gisa eman zituen Madrilen, Gipuzkoa ordezkatuz.

Mahaikidea

Nerea Azurmendi Zabaleta

(1961, Legazpi)

Legazpi-n 1961ean jaiotako kazetari gipuzkoarra.1982ko bere lasterketa hasi zuen Deia egunkarian.Garatu ditu Donostia-ko Udaletxea bezala, Euskadiren eta Euskaltzaindia-ren Aholku Ekonomiko eta Sozialeko, erakunde informazio komunikabideekin lotutako zereginak. 1999ko azaroan izendatzen da lehen Zabalik euskaraz asteroko egunkariko zuzendaria, Posta Taldeak editatuta ko.

Mahaikidea

Hasier Etxeberria Canales

(Elgoibar, 1957)

Euskal idazle, kazetari eta blogaria zen. Kulturgintzarekin harreman estua izan zuen betidanik, eta euskarazko irakaslea izatetik Euskal Telebistako informazio-zerbitzuetako erredaktore izatera pasatu zen. Sautrela literatur programaz gain, Fahrenheit, Eskamak kentzen, Babel, Ez dago larrosarik kultur saioak eta gastronomiari buruzkoak Zopa haundi eta Lapikoka aurkeztu eta zuzendu zituen. Euskaldunak izeneko saio berezia ere gidatu zuen, denak ETB 1ean. ZuZeu albistariaren sortzailetako bat izan zen.

Mahaikidea

Gaizka Aranguren Urrotz

(Iruña, 1967)

Labrit Multimedia enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusi. Informazio Zientzietan lizentziatua eta Europar Integrazioan diplomatua (EHU), Zientzia Politikoetan egin zituen Doktorego ikasketak, Tesia antropologia kulturalaren arloan garatzen ari den arren: "Ondare Immaterialaren kudeaketa ereduak"- (EHU). Kazetari eta aurkezle lanetan aritua (EITB), 1998tik enpresa kudeaketan dihardu.

Epaimahaiaren idazkaria

Pello Iturrioz Zelaia

(Legorreta 1961-2013)

Elektrizitatearen alorreko ikasketak egin zituen arren, euskalgintzaren garaiko premiak bultzaturik itzulpegintzako lehenengo ikasketak egin zituen eta itzulpena eta interpretazioa ogibide hartu zituen, Andoaingo Udaletxean, zehazki, 1991. urtetik aurrera. Bazuen eskarmenturik ere literatura itzulpengintzan. Goierriko hainbat kultur elkartetan jardun zuen 90eko hamarkada arte. Udaleko sail informatikoa antolatu eta garatzea bere esku izan zituen. Urte betez jardun zuen Euskara Zerbitzuko teknikari gisa.

Multimedia

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: