XV RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

2003urtea

Oinarriak

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XV. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

XV Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Kontuan hartuta euskararen normalkuntzak ezinbestez behar dituela euskaraz egindako kazetaritza eta, oro har, komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa, Andoaingo Udalak XV. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

1) Sariaren xedea

Euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren helburua. Horrela, bada, ondoren zehazten den urtebeteko epearen barruan egin izan diren kazetaritza-lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, epaimahaiak eredugarrien iritzitako lanak sarituz.

2) Sari-atalak

Ondoko bi atalotan banatzen da saria:

* XV. Rikardo Arregi Kazetaritza saria.
* Kazetari Berria saria.

Aipaturiko bi sari horiez gain egoki edo beharrezko iritziz gero Aipamen Berezia egiteko aukera eskuradu epaimahaiak.

Halaber, euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko Aipamena egiteko aukera ere aitortzen zaio epaimahaiari.

3) Sari-atalen ezaugarriak

1.- "XV. Rikardo Arregi Kazetaritza saria" izeneko atala.

2002ko maiatzaren 16tik 2003ko maiatzaren 16ra bitartean egunkari eta aldizkarietan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek, hala nola aipatu epe eta komunikabide horietan kazetaritza-lanak plazaratu dituztenek daukate saria eskuratzeko aukera.

Edozein mota edo jenerotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako jenero-mugarik gabe erabakiko du saria.

Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako.

Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat, kazetari bat, kazetari talde bat... horietarik edozer eta/edo edozein saritu ahal izango du epaimahaiak.
2.- "Kazetari Berria saria" izeneko atala.

Kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendutako saria da hau, eta, ondorioz, hogeitabost urtez azpikoek, hau da, 2003ko maiatzaren 16an, artean, hogeitabost urte edo gutxiago izango dituztenek partehar dezakete atal honetan.

Herrietako aldizkari eta irrati eta telebistak, hala nola hedadura zabalagoko komunikabideak: horietatik guztietatik edozein izan daiteke 25 urtez azpikoek Kazetari Berria saria jasotzeko lana plazaratzeko erabilitako komunikabidea.

Edozein mota edo jenerotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Horrela, bada, 2002ko maiatzaren 16tik 2003ko maiatzaren 16ra bitartean prentsa idatzian edo irrati eta telebistetan plazaratutako artikulu, erreportaje, informazio-programa, magazin eta abarren artean kalitatea eta egokitasuna kontuan hartuz epaimahaiaren if.iJizian bikainena denari emango zaio saria.

4) Lanak aurkeztea

1.- "XV Rikardo Arregi Kazetaritza saria" izeneko atalean autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek aurkez ditzakete lanak, beti ere 2003ko maiatzaren 26a baino lehen hurrengo puntuan adierazten den helbidera lanaren sei kopia bidaliz. Gainera, prentsa idatzian argitaratutako idazlanen kasuan, argitalpenaren kopia bat bidali beharko da, eta, irrati edo telebistako emanaldien kasuan, berriz, dagokion enpresak luzatutako emisio-ziurtagiria. Edozein modutara ere, nahikoa litzateke aipatutako argi tal penaren kopia edo emisio-ziurtagiriaren ordez lana aurkezten duenaren beraren zinpeko aitorpena igortzea, argitalpen edo emisio eguna eta komunikabidea adieraziz.

Aditzera ematen da, nolanahi ere, saria eskuratzeko ez dela ezinbestekoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea.

Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari hori erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak. Hala eta guztiz ere, lanak eta/edo proposamenak aurkez ditzaten dei egiten zaie autore, komunikabide eta sariaren helburuekin zerikustekorik dutenei.

2.- "Kazetari Berria saria" izeneko atalean saria eskuratzeko nahitanahiezkoa da lanak aurkeztea. Izan ere atal honetako saria aurkeztutakoen artean erabakiko baitu epaimahaiak. Kasu honetan ere autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek aurkez ditzakete lanak, 2003ko maiatzaren 26a baino lehen gero aipatzen den helbidera lanaren sei kopia bidaliz.

3.- Hona sarira aurkeztutako lanak bidaltzeko helbidea:

Andoaingo Udaletxea
XV. Rikardo Arregi saria
Goikoplaza, z/g
20140 ANDOAIN

5) Sariak

"XV Rikardo Arregi Kazetaritza saria" eskuratzen duenari 6.000 euro garbi emango zaizkio.

"Kazetari Berria saria"
eskuratzen duenari 2.400 euro garbi emango zaizkio.

Gainera, Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren kaxa oroigarria eta agiri-diploma jasoko dituzte saridunek.

Sariak zati ezinak dira, baina, hori bai, taldean edo elkarlanean egindako lanei ere eman dakieke saria.

Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du Epaimahaiak.

6) Epaimahaia

Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:

* Mahaiburua: Andoaingo Udaleko Alkatea edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.

* Mahaikideak: Allande Boutin jauna, Laura Mintegi andrea, Koldo Ordozgoiti jauna, Mikel Irizar jauna eta Jose Ignacio Basterretxea jauna.

*Idazkaria: Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria, Julen Aranguren, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo duena.

7) Sariei buruzko Azken Erabakia

2003ko udan emango da aditzera sariei buruz
epaimahaiak hartutako Azken Erabakia, apelaezina
izango dena.

8) Baldintzak onartzea

Sari honetara aurkezteak oinarriak ontzat ematea dakar berarekin, eta saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako betebeharrak osorik betetzea.

Sariak

Kazetari berria saria

Amets Arzallus (Hendaia, 1983)

+

Aipamen berezia

Leire Kortabarria

+

Ohorezko aipamena

Eguna

+

Ohorezko aipamena

Egunkaria

+

Ohorezko aipamena

Egunero

+

Ohorezko aipamena

Berria

+

Estitxu Eizagirre (Hernani, 1979)

Sari nagusia

Saridunak: Estitxu Eizagirre eta Ixiar Eizagirre.
Saritutako lana: Argiako elkarrizketak.
Saria: Diploma, Xabier Laka eskultorearen oroitikurra, eta 6.010 euroko diru saria.

Ixiar Eizagirre (Hernani, 1979)

Sari nagusia

Saridunak: Estitxu Eizagirre eta Ixiar Eizagirre.
Saritutako lana: Argiako elkarrizketak.
Saria: Diploma, Xabier Laka eskultorearen oroitikurra, eta 6.010 euroko diru saria.

Amets Arzallus (Hendaia, 1983)

Kazetari berria saria

Saridunak: Amets Arzallus.
Saritutako lana: Euskadi Irratiko Goizean Behin saioko kolaborazioak.
Saria: 2.400,- euroko diru saria, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra.

Leire Kortabarria

Aipamen berezia

Saridunak: Leire Kortabarria
Saritutako lana: Goienka2a Artikulua: Telebistako izar baten iragan Euskalduna.

Eguna

Ohorezko aipamena

Saridunak: Eguna, Egunkaria, Egunero eta Berria aldizkariak.
Saritutako lana: Historian zehar euskara hutsean kaleratu diren egunkariei.
Saria: Xabier Lakak egindako kaxa oroigarria eta diploma.

Aurtengo ohorezko aipamena, beraz, historian zehar eukara hutseankaleratu diren egunkariei egiten zaie, eta hauen bitartez egunkari haueksortzeko kemena eta gaitasuna izan duen euskal gizarte osoari.Ohorezko aipamen honen helburua Egunkari hauek egindako lana aipatzea ezezik egitasmo hauek bultzatu eta aurrera atera dituen jende multzo zabalaomentzea da.

Bide batez, errekonozimendu honekin jaio berri den Berria egunkariariongi etorria ematen diogu, gaur, hemen, aipatzen ditugun egunkariekegindako lanaren itzalean euskarazko egunkarigintzaren lekukoa hartuduelako.

XV. edizioko ohorezko aipamena, beraz, Eguna, Egunkaria, etaEguneroko ordezkariek jasoko dute. Egunaren izenean izenean AugustinZubikarairen alabak, Edurne Zubikarik; Egunkariaren izenean Joan Mari Torrealdaik; eta Eguneroren izenean Eneko Bidegainek. Andoaingo Alkatea,Eusko Jaurlaritzako ordezkariaren eskutik Xabier Lakak egindako kaxaoroigarria eta Diploma emango zaizkie.

Epaimahaia

Epaimahaiburua

Jose Antonio Pérez Gabarain

(Tolosa, 1944)

Diktaduraren garaian sindikalgintzan eta auzolangintzan jardun ondoren, Frankismoaren osteko lehenengo udal demokratikoan alkate hautatu zuten, 1979. urtean, Euskadiko Ezkerra alderdiko hautagai izan zelarik. Geroztik tokiko politikagintzan jardun du, urte askoan, bai Udalean (lau agintaldiz jardun zuen eta hirutan izan zen alkate) bai Gipuzkoako Batzarre Nagusietan bi legegintzalditan, PSE-EEko ordezkari gisa. Bere jardun politikoaren azken urteak senatari gisa eman zituen Madrilen, Gipuzkoa ordezkatuz.

Mahaikidea

Jose Inazio Basterretxea Polo

(Galdakao, 1959)

Kazetaritzan doktore (EHU), gaur egun EHUko Gizarteeta Komunikazio-zientzien Fakultateko irakasle titularra da. Ezagunak dira komunikazioa azterkizun duten bere ikerketa- eta irakaskuntza lanak: Arerioen dualitatea kartel politikoan (EHU,1996); Semiotika eta Masa-Komunikazioa (UEU,1997); Komunikazioaren eta Informazioaren Oinarriak (UEU, 1997); Kultura-aniztasuna eta Gizarte-komunikazioa (UEU, 2002); Aurkari ikusezina, identitateaz eta gizarte-komunikazioaz (Alberdania, 2003). Euskal Telebebistan jardun zuen hamaika urtez, eta sarri kolaboratu du euskal medioekin.

Mahaikidea

Koldo Ordozgoiti Juanena

(Errenteria, 1959)

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan lizentziatu zen Informazio Zientzietan. 1982az geroztik kazetari lanetan aritu da Herri Irratian eta Euskal Telebistan, besteak beste, eta hainbat gune politikotan edo enpresarialetan komunikazio arduraduna izan da. 1996an hasi eta 2009ko maiatza arte Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko komunikazio zuzendari izan da, eta 2004az gero, Jaurlaritzako bozeramailearen laguntzaile lanetan aritu da. Gaur egun, komunikazio aholkulari independentea da.

Mahaikidea

Allande Boutin Mandagaran

(Vernon, Normandia, 1958)

Zuzenbide publikoan lizentziaduna zientzi politiko estudioak egin ondoren. Parisen hazi eta hezia, Le Point eta Le Monde berri paperetan lehen urratsak eginda, Pariseko TVE-n ere lanean aritua, 1988-ko azaroan, Baionako ETB-ko korrespontsalia ideki aitzin. 1992-ko azaroaz geroztik Iparraldeko France 3 Euskal Herri telebista publikoan kazetaria eta Akitaniako Txirrita euskarazko emankizunaren arduradun eta aurkezlea.

Mahaikidea

Mikel Irizar Intxausti

(Ormaiztegi, 1954)

Enpresa Zientzietako ikasketak egin zituen Madrilgo Complutense-an. Arrasate Press-en artikulugile (1988-1998), Arrasate Telebistan hainbat saioren editore eta aurkezle (1990-1994) eta Arrasate Komunikabideak elkarteko sortzaile eta lehendakari izan zen (1991-1993). Gainera, Euskal Telebistaren Hitzaro eta Lengua Viva saioetan aurkezle izan ondoren (1995-2000), Goiena multimediaren sortzaile eta zuzendari nagusi izana da (1999-2001). Baita Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioaren lehendakari ere bi urtez.

Mahaikidea

Laura Mintegi Lakarra

(Lizarra, 1955)

Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Psikologian doktoratua (EHU). 1981etik aurrera Hizkuntza eta Literatura irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal PEN Klubaren sortzaile eta lehendakaria. Zenbait sari literarioren irabazle eta literatur sariketa ugaritan epaimahaikide, oso ezagunak dira argitara eman dituen narrazioak, eleberriak batik bat. Hamaika hedabidetan jardun du kolaboratzaile gisa: Anaitasuna, Egin, Elgacena, Susa, Argia, Ttua-ttua, Egunkaria, Gara, Jakin, Berria, Hegats, Egin Irratia, Bizkaia Irratia, Euskadi Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Euskal Herria Irratia...

Epaimahaiaren idazkaria

Julen Aranguren Aizpurua

(Donostia, 1973)

Soziologian lizentziatua (UPV-EHU) eta Garapenerako Lankidetzan masterduna (UCM), Goiena Komunikazio Taldean aritutakoa. Bergara eta Andoaingo Udaletako Euskara zerbitzuetako teknikari izan zen. Gerora, immigrazio teknikari lanetan jardundakoa Eibarko Udalean eta irakasle lanetan Deustuko Unibertsitateko Gizarte Lan Eskolan. Egun, Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan Immigrazio eta Kultura aniztasunerako teknikari gisa dihardu. Eibarko eta kitto aldizkarian eta Zarauzko Erlo Telebistan ere ezagutu genuen bere lanik.

Multimedia

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: