XVI RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

2004urtea

Oinarriak

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XVI. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

XVI Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Kontuan hartuta euskararen normalkuntzak ezinbestez behar dituela euskaraz egindako kazetaritza eta, oro har, komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa, Andoaingo Udalak XVI Rikardo Arregi kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

1) Sariaren xedea

Euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren helburua. Horrela, bada, ondoren zehazten den urtebeteko epearen barruan egin izan diren kazetaritza-lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, epaimahaiak eredugarrien iritzitako lanak sarituz.

2) Sari-atalak

Ondoko bi atalotan banatzen da saria:

* XVI. Rikardo Arregi Kazetaritza saria.
* Kazetari Berria saria.

Aipaturiko bi sari horiez gain egoki edo beharrezko iritziz gero Aipamen Berezia egiteko aukera eskura du epaimahaiak.

Halaber, euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde ekimen eta pertsonei Ohorezko Aipamena egiteko aukera ere aitortzen zaio epaimahaiari.

3) Sari-atalen ezaugarriak

1.- "XV/. Rikardo Arregi Kazetaritza saria, izeneko atala.

2003ko maiatzaren 16tik 2004ko maiatzaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek, hala nola aipatu epe eta komunikabide horietan kazetaritza-lanak plazaratu dituztenek daukate saria eskuratzeko aukera.

Edozein mota edo jenerotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako jenero-mugarik gabe erabakiko du saria.

Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako.

Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera nabarmendu tako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat, kazetari bat, kazetari talde bat... horietarik edozer eta/ edo edozein saritu ahal izango du epaimahaiak.

2.· "Kazetari Berria saria, izeneko atala.

Kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendutako saria da hau, eta, ondorioz, hogeita zazpi urtez azpikoek, hau da, 2004an, hogeita zazpi urte edo gutxiago izango dituztenek partehar dezakete atal honetan.

Herrietako aldizkari eta irrati eta telebistak, hala nola hedadura zabalagoko komunikabideak: horietatik guztietatik edozein izan daiteke 27 urtez azpikoek Kazetari Berria saria jasotzeko lana plazaratzeko erabilitako komunikabidea.

Edozein mota edo jenerotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Horrela, bada, 2003ko maiatzaren 16tik 2004ko maiatzaren 15era bitartean prentsa idatzian edo irrati eta telebistetan plazaratutako artikulu, erreportaje, informazio-programa, magazin eta abarren artean kalitatea eta egokitasuna kontuan hartuz epaimahaiaren iritzian bikainena denari emango zaio zaria.

4) Lanak aurkeztea

l.• 'XVI. RikardoArregiKazetaritzasaria" izeneko atalean autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek aurkez ditzakete lanak beti ere 2004ko maiatzaren 25a baino lehen hurrengo puntuan adierazten den helbidera lanaren sei kopia bidaliz. Gainera, prentsa idatzian argitaratutako idazlanen kasuan, argitalpenaren kopia bat bidali beharko da, eta, irrati edo telebistako emanaldien kasuan, berriz, dagokion enpresak luzatutako emisio-ziurtagiria. Edozein modutara ere, nahikoa litzateke aipatutako argitalpenaren kopia edo emisio-ziurtagiriaren ordez lana aurkezten duenaren beraren zinpeko aitorpena igortzea, argitalpen edo emisio eguna eta komunikabidea adieraziz.

Aditzera ematen da, nolanahi ere, saria eskuratzeko ez dela ezinbestekoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari hori erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak. Hala eta guztiz ere, lanak eta/ edo proposamenak aurkez ditzaten dei egiten zaie autore, komunikabide eta sariaren helburuekin zerikustekorik dutenei.

2.- "Kazetari Berria saria" izeneko atalean saria eskuratzeko nahitanahiezkoa da lanak aurkeztea. Izan ere, atal honetako saria aurkeztutakoen artean erabakiko baitu epaimahaiak. Kasu honetan ere autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek aurkez ditzakete lanak 2004ko maiatzaren 25a baino lehen gero aipatzen den helbidera lanaren sei kopia bidaliz.

3.- Hona sarira aurkeztutako lanak bidaltzeko helbidea:

Andoaingo Udaletxea
XVI. Rikardo Arregi saria
Goikoplaza, z/g
20140 ANDOAIN

5) Sariak

"XVI. Rikardo Arregi Kazetaritza saria" eskuratzen duenari 9.000 euro garbi emango zaizkio.

"Kazetari Berria saria"
eskuratzen duenari 3.000 euro garbi emango zaizkio.

Gainera, Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren kaxa oroigarria eta agiri-diploma jasoko dituzte saridunek.

Sariak zatiezinak dira, baina, hori bai, taldean edo elkarlanean egindako lanei ere eman dakieke saria.

Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du Epaimahaiak.

6) Epaimahaia

Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:

*Mahaiburua: Andoaingo Udaleko Alkatea, Jose Antonio Perez Gabarain, edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.

* Mahaikideak: Jose Ignacio Basterretxea jauna, Allande Boutin jauna, Mikel Irizar jauna, Laura Mintegi andrea eta Ana Urkiza andrea.

* Idazkaria: Andoaingo Udaleko euskara teknikaria, Nekane Goikoetxea, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo duena.

7) Sariei buruzko Azken Erabakia

2004ko udan emango da aditzera sariei buruz epaimahaiak hartutako Azken Erabakia, apelaezina izango dena.

8) Baldintzak onartzea

Sari honetara aurkezteak oinarriak ontzat ematea dakar berarekin, eta saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako betebeharrak osorik betetzea.

Sariak

Sari nagusia

Jose Mari Pastor

+

Kazetari berria saria

Aritz Agirre

+

Jose Mari Pastor

Sari nagusia

Saridunak: Jose Mari Pastor.
Saritutako lana:  2003ko maiatzetik 2004ko maiatzera Berria egunkarian argitaratutako Leku-lekutan deituriko lanak.
Saria:  Diploma, 9.000,- euroko diru-saria eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra.




Aritz Agirre

Kazetari berria saria

Saridunak: Aritz Agirre.
Saritutako lana: 2003ko ekainetik 2004ko maiatzera bitartean Euskadi Irratirako Madrileko berriemale gisa egindako lanak.
Saria: 3.000,- euroko diru saria, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra.


“Isiltasunaren zama” erreportajearen lan-taldea

Aipamen berezia

Saridunak: ETBko Postdata saioa.
Saritutako lana:  Guda zibileko Andoaingo fusilatuen senideen testigantzak biltzen dituen “Isiltasunaren zama” izeneko lana, zeina 2004ko apirilaren 29an emititu zen ETBn.




Ramon Labaien (Tolosa, 1928-2013)

Ohorezko aipamena

Saridunak: Ramon Labaien.

Saritutako lana: Euskal Telebistaren fundazioan eduki duen partehartzea.

Saria: Andoaingo Alkatearen eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariaren eskutik jasotako urrezko paparrikurra eta diplomak.


Epaimahaia

Epaimahaiburua

Jose Antonio Pérez Gabarain

(Tolosa, 1944)

Diktaduraren garaian sindikalgintzan eta auzolangintzan jardun ondoren, Frankismoaren osteko lehenengo udal demokratikoan alkate hautatu zuten, 1979. urtean, Euskadiko Ezkerra alderdiko hautagai izan zelarik. Geroztik tokiko politikagintzan jardun du, urte askoan, bai Udalean (lau agintaldiz jardun zuen eta hirutan izan zen alkate) bai Gipuzkoako Batzarre Nagusietan bi legegintzalditan, PSE-EEko ordezkari gisa. Bere jardun politikoaren azken urteak senatari gisa eman zituen Madrilen, Gipuzkoa ordezkatuz.

Mahaikidea

Ana Urkiza Ibaibarriaga

(Ondarroa, 1969)

Kazetaritzan lizentziatua (EHU), Hizkuntzalaritzan diplomatua (UNED) eta Enpresa Komunikazioan eta Komunikazio komertzialean masterra (ESC-Toulouse). DANOBAT Taldeko komunikazio arduraduna izan zen hainbat urtez, eta baita Euskal Idazleen Elkarteko kudeatzaile ere. Deustuko Unibertsitateko irakasle gisa dihardu. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du, besteak beste, Berria eta Deia egunkarietan. Literatur idazle gisa, obra zabala du argitaratua ipuin eta poesia generotan eta haur eta gazte literaturan ere.

Mahaikidea

Jose Inazio Basterretxea Polo

(Galdakao, 1959)

Kazetaritzan doktore (EHU), gaur egun EHUko Gizarteeta Komunikazio-zientzien Fakultateko irakasle titularra da. Ezagunak dira komunikazioa azterkizun duten bere ikerketa- eta irakaskuntza lanak: Arerioen dualitatea kartel politikoan (EHU,1996); Semiotika eta Masa-Komunikazioa (UEU,1997); Komunikazioaren eta Informazioaren Oinarriak (UEU, 1997); Kultura-aniztasuna eta Gizarte-komunikazioa (UEU, 2002); Aurkari ikusezina, identitateaz eta gizarte-komunikazioaz (Alberdania, 2003). Euskal Telebebistan jardun zuen hamaika urtez, eta sarri kolaboratu du euskal medioekin.

Mahaikidea

Allande Boutin Mandagaran

(Vernon, Normandia, 1958)

Zuzenbide publikoan lizentziaduna zientzi politiko estudioak egin ondoren. Parisen hazi eta hezia, Le Point eta Le Monde berri paperetan lehen urratsak eginda, Pariseko TVE-n ere lanean aritua, 1988-ko azaroan, Baionako ETB-ko korrespontsalia ideki aitzin. 1992-ko azaroaz geroztik Iparraldeko France 3 Euskal Herri telebista publikoan kazetaria eta Akitaniako Txirrita euskarazko emankizunaren arduradun eta aurkezlea.

Mahaikidea

Mikel Irizar Intxausti

(Orzmaiztegi, 1954)

Enpresa Zientzietako ikasketak egin zituen Madrilgo Complutense-an. Arrasate Press-en artikulugile (1988-1998), Arrasate Telebistan hainbat saioren editore eta aurkezle (1990-1994) eta Arrasate Komunikabideak elkarteko sortzaile eta lehendakari izan zen (1991-1993). Gainera, Euskal Telebistaren Hitzaro eta Lengua Viva saioetan aurkezle izan ondoren (1995-2000), Goiena multimediaren sortzaile eta zuzendari nagusi izana da (1999-2001). Baita Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioaren lehendakari ere bi urtez.

Mahaikidea

Laura Mintegi Lakarra

(Lizarra, 1955)

Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Psikologian doktoratua (EHU). 1981etik aurrera Hizkuntza eta Literatura irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal PEN Klubaren sortzaile eta lehendakaria. Zenbait sari literarioren irabazle eta literatur sariketa ugaritan epaimahaikide, oso ezagunak dira argitara eman dituen narrazioak, eleberriak batik bat. Hamaika hedabidetan jardun du kolaboratzaile gisa: Anaitasuna, Egin, Elgacena, Susa, Argia, Ttua-ttua, Egunkaria, Gara, Jakin, Berria, Hegats, Egin Irratia, Bizkaia Irratia, Euskadi Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Euskal Herria Irratia...

Epaimahaiaren idazkaria

Nekane Goikoetxea Agirre

(Deba, 1970)

Mondragon Unibertsitatean irakasle lanetan dihardu 2009az geroztik, Humanitate eta Hezkuntza zientzien fakultatean. Soziolinguistika eta Kultur Ikasketen eremuan egiten du lan. Hainbat argitalpen ditu arlo hauetan. Pedagogian doktoratu zen (EHU, 2006) eta Kultura garaikidearen inguruko masterra egina du (UOC, 2016). Andoaingo Udaleko euskara teknikari eta arduradun gisa aritu zen beharrean (2000-2009) eta, horrenbestez, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko idazkari eta arduradun tekniko legez.

Multimedia

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: