VI RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

1994urtea

Oinarriak

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak VI. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

VI Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Andoaingo Udalak, euskararen erabileraren normalkuntzarekiko duen konpromezuak bultzaturik eta kontuan izanik, kazetaritza gizarte-bizitzan eragin itzela duen iharduera izaki, euskararen erabateko normalkuntzak ezinbestez behar duela euskaraz egindako kazetaritza prestu eta modernoa, VI. "Rikardo Arregi" Kazetaritza Sariaren deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:


Lehena

1993ko maiatzaren 15etik 1994ko maiatzaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, prentsa idatzian orohar, euskaraz argitaratutako lanek daukate sari honetan partehartzeko aukera.


Bigarrena

Lau ataletan banatzen da saria: sekzioa, baloraziozko kazetaritza, erreportaia eta herrietako aldizkariak. Horrela, bada, sekziorik hoberena, baloraziozko artikulurik hoberena, erreportairik hoberena eta herrietako aldizkarietan argitaratutako artikulurik hoberena sarituko dira.


Hirugarrena

"Sekzioa" ataleko saria, lehen oinarrian aipatu epean Epaimahaiaren iritziz mailarik altuena lortu eta gorde duen sekzioari emango zaio. Lehen oinarrian aipatutako urtebeteko epean gutxienez 12 agerraldiko maiztasunez argitaratutako sekzioak izango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.


Laugarrena

"Baloraziozko kazetaritza" ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean prentsan argitaratutako baloraziozko artikuluetatik Epaimahaiaren iritzian hoberena denari emango zaio. Baloraziozko artikuluak deitzen direnetan sartzen dira, besteak beste, saiakerazko artikuluak. Fenomeno puntual eta konkretuen azalpenetatik areago doazen artikuluak izan beharko dute hauek, nahiz eta datuak ematen dituzten eta, beste zenbaiten artean, gertakizun konkretuetatik abiatuz egindako idazlanak izan.

Sari hau erabakitzerakoan Epaimahaiak oso kontuan hartuko ditu egileak aztergaiari buruz egiten duen hausnarketa edo balorazio propioaren sakontasuna eta zorroztasuna. "Baloraziozko kazetaritza" atalean gutxienez ere hiru folioko neurria duten artikuluak izango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.


Bostgarrena

"Erreportaia" ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean prentsan argitaratutako erreportaietan Epaimahaiaren eritzian hoberena denari emango zaio. Sari hau erabakitzerakoan Epaimahaiak besteak beste eta batez ere estiloa, orijinaltasuna, datu-bilketaren exhaustibotasuna eta zailtasuna hartuko ditu kontutan. "Erreportaia" atalean gutxienez ere hiru folioko neurria duten artikuluak izango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.


Seigarrena

"Herrietako aldizkariak" ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean herrietako aldizkarietan argitaratutako artikuluetatik Epaimahaiaren eritzian hoberena denari emango zaio. Ez dute atal horretan partehartzerik izango literatura alorreko artikuluek, ez elkarrizketek, ez eta epe berorretan Argia, Deia, Egin, Euskaldunon Egunkaria, El Correo Español, Diario de Navarra, El Diario Vasco, El Mundo del Pafs Vasco, Jakin, Aizu!, Navarra Hoy, Karmel, Herria, HABE, Senez, Zutabe edo Bertsolari aldizkarietan idazlanen bat argitara eman duten idazleen artikuluek ere, atal horretako saria kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendua baita.


Zazpigarrena

"Sekzioa" atalean egunkari eta aldizkariek ez dute aldez aurretik ezer aurkeztu beharrik izango, Epaimahaia bera izango baita jarraipena egingo duena. "Baloraziozko kazetaritza" eta "Erreportaia" ataletan kazetariek ez dute aldez aurretik ezer aurkeztu beharrik izango, Epaimahaia bera izango baita atal horietan ere jarraipen eta hautaketa lanak egingo dituena.


Zortzigarrena

"Herrietako aldizkariak" sarira edozein luzeratako artikuluak aurkeztu ahal izango dira. Autore bakoitzak artikuluaren bost kopia bidali beharko ditu 1994ko maiatzaren 25a baino lehen ondoren aipatzen den helbidera, kartazalean, helbideaz gain, "VI. Rikardo Arregi Saria - Herrietako Aldizkariak" ere jarri behar duelarik.

"Herrietako aldizkariak" atalean autore bakoitzak nahi beste artikuluz partehartu ahal izango du, VI. edizioko denboraldi horretan beste sariren batetara aurkeztutako lanak izan ezik.

Helbidea: Andoaingo Udaletxea 

Goikoplaza, z/g

20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)


Bederatzigarrena

Ondoko hauek izango dira

Epaimahaia osatuko dutenak:

Presidentea: Andoaingo Udaleko Alkatea edo honek bere ordez izenda dezan udalkidea.

Bokalak: Nerea Azurmendi anderea, Joxe Aranzabal jauna, Hasier Etxeberria jauna eta Gaizka Aranguren jauna.

Idazkaria: Andoaingo Udalak izenda dezana, hizpidez baina hautespiderik gabe ihardungo duena.


Hamargarrena

Sariak honako hauek izango dira:

- "Sekzioa" atala, sekziorik hoberenari emango zaiona: 400.000 pta.

- "Baloraziozko kazetaritza" atala, prentsan argitaratutako baloraziozko artikulurik hoberenari emango zaiona:400.000 pta.

- "Erreportaia" atala, prentsan argitaratutako erreportairik hoberenari emango zaiona: 4oo:ooo pta.

"Herrietako aldizkariak" atala, herrietako aid izkariren batetan argitaratutako artikulurik hoberenari emango zaiona: 200.000 pta. Sariei buruz Epaimahaiak hartutako erabakia 1994ko uztailaren 9-ean emango da ezagutzera, egun berean egingo delarik sari banaketa ere. Epaimahaiak lanen maila egokia ez eritziz gero hutsik utzi ahal izango du saria. Apelaezina izango da Epaimahaiaren erabakia.


Sariak

Baloraziozko kazetaritza

Koldo Izagirre (Pasaia, 1953)

+

Herrietako aldizkariak

Iñigo Arregi (Arrasate, 1954)

+

Patxi Huarte (Faltzes, 1966)

Sekzioa

Saridunak: Patxi Huarte.
Saritutako lana: Noski jator.
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.



Koldo Izagirre (Pasaia, 1953)

Baloraziozko kazetaritza

Saridunak: Koldo Izagirre.
Saritutako lana: "Liliput debekatuak".
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.



Juan Luis Zabala (Azkoitia, 1963)

Ohorezko aipamena

Saridunak: Juan Luis Zabala.
Saritutako lana: "'Kroazia samina".
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.


Iñigo Arregi (Arrasate, 1954)

Herrietako aldizkariak

Saridunak: Iñigo Arregi.
Saritutako lana: "Urbiako fondaren isiltasunean protagonistak mintzo".
Saria: Diploma eta 200.000 pezetako diru saria.


Epaimahaia

Epaimahaiburua

Pilar Collantes Ibáñez

(Donostia, 1965)

Andoaingo alkate eta epaimahaiburu 1991-1995 bitarteko agintaldian, PSOE-PSE-EE alderdiaren hautagai izan zen, eta EAJ-rekin batera osatu zuen gobernua. Zuzenbidean lizentzia Euskal Herriko Unibertsitatean, bertan kriminologian masterra egin zuen eta, ondoren, Bartzelonan, lan arriskuei aurre hartzeari buruzko. Geroztik hainbat kargu publiko bete ditu Alderdi Sozialistaren ordezkari gisa, Osalan erakundearen buru izan zen, esate baterako.

Mahaikidea

Joxe Aranzabal Mendizabal

(Arrasate, 1952)

Historialari, kazetari, irakasle eta blogari euskalduna da. Historia Garaikidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Kazetari moduan lan egin izan du Arrasate Pressen, Arrasate Telebistan, Goienkarian eta Goiena Telebistan. Irakaskuntzan, Jose Maria Arizmendiarrieta Eskola Politeknikoan eta Bergarako Udal Euskaltegian lan egin izan du, eta Mondragon Unibertsitatean, Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI).

Mahaikidea

Nerea Azurmendi Zabaleta

(1961, Legazpi)

Legazpi-n 1961ean jaiotako kazetari gipuzkoarra.1982ko bere lasterketa hasi zuen Deia egunkarian.Garatu ditu Donostia-ko Udaletxea bezala, Euskadiren eta Euskaltzaindia-ren Aholku Ekonomiko eta Sozialeko, erakunde informazio komunikabideekin lotutako zereginak. 1999ko azaroan izendatzen da lehen Zabalik euskaraz asteroko egunkariko zuzendaria, Posta Taldeak editatuta ko.

Mahaikidea

Hasier Etxeberria Canales

(Elgoibar, 1957)

Euskal idazle, kazetari eta blogaria zen. Kulturgintzarekin harreman estua izan zuen betidanik, eta euskarazko irakaslea izatetik Euskal Telebistako informazio-zerbitzuetako erredaktore izatera pasatu zen. Sautrela literatur programaz gain, Fahrenheit, Eskamak kentzen, Babel, Ez dago larrosarik kultur saioak eta gastronomiari buruzkoak Zopa haundi eta Lapikoka aurkeztu eta zuzendu zituen. Euskaldunak izeneko saio berezia ere gidatu zuen, denak ETB 1ean. ZuZeu albistariaren sortzailetako bat izan zen.

Mahaikidea

Gaizka Aranguren Urrotz

(Iruña, 1967)

Labrit Multimedia enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusi. Informazio Zientzietan lizentziatua eta Europar Integrazioan diplomatua (EHU), Zientzia Politikoetan egin zituen Doktorego ikasketak, Tesia antropologia kulturalaren arloan garatzen ari den arren: "Ondare Immaterialaren kudeaketa ereduak"- (EHU). Kazetari eta aurkezle lanetan aritua (EITB), 1998tik enpresa kudeaketan dihardu.

Epaimahaiaren idazkaria

Jon Unanue López

(Donostia, 1964)

Ogibidez itzultzaile-interpretea Andoaingo Udaletxean 1987. urteaz gero, bertako euskara teknikari izan zen bost urtez. Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren sortzaile 1992an, ordudanik bertako buru da. Besteak beste Aiurri aldizkarien sortzaile eta Euskal Literaturazaleen 111 Akademiarena. Rikardo Arregi Aldizkaritegiaren ardura ere izan zuen urte batzuetan eta bertan euskal kazetaritza eta komunikazioaren behatokia (edo ferratokia) sortzea proposatu zuen.

Multimedia

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: