XXII RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

2010urtea

Oinarriak

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXII. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

XXII Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako deialdia egiten du, Eusko jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntzaz. ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

1) Sariaren xedea

Euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. Horrela, bada, ondoren zehazten den urtebeteko epearen barruan egin izan diren kazetaritza-lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, epaimahaiak eredugarrien iritzitako lanak sarituz.

2) Sari-atalak

Ondoko hiru atalotan banatzen da saria:

• XX/l. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria.
• Kazetari Berria saria.
• Epaimahaiaren Sari Berezia.

Aipaturiko hiru sari horiez gain, egoki edo beharrezko iritziz gero, Aipamen Berezia egiteko aukera eskura du epaimahaiak.

Halaber, euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko Aipamena egiteko aukera ere aitortzen zaio epaimahaiari.

3) Sari-atalen ezaugarriak

XXIl. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria izeneko atala.

2009ko maiatzaren 16tik 2010eko maiatzaren 9ra bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digital etan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek, hala nola aipatu epe eta komunikabide horietan kazetaritza-lanak plazaratu dituztenek daukate saria eskuratzeko aukera.

Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria.

Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako.

Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat, kazetari bat, kazetari talde bat... horietarik edozer eta/edo edozein saritu ahal izango du epaimahaiak.

Kazetari Berria Saria izeneko atala.

Kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendutako saria da hau, eta, ondorioz, hogeita zazpi urtez azpikoek, hau da, 2010ean, hogeita zazpi urte edo gutxiago izango dituztenek parte har dezakete atal honetan.

Herrietako aldizkari eta irrati eta telebistak, hala nola hedadura zabalagoko komunikabideak: horietatik guztietatik edozein izan daiteke 27 urtez azpikoek Kazetari Berria Saria jasotzeko lana plazaratzeko erabilitako komunikabidea.

Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Horrela, bada, 2009ko maiatzaren 16tik 2010eko maiatzaren 9ra bitartean prentsa idatzian edo irrati eta telebistetan plazaratutako artikulu, erreportaje, informazio-programa, magazin eta abarren artean kalitatea eta egokitasuna kontuan hartuz epaimahaiaren iritzian bikainena denari emango zaio saria.

Epaimahaiaren Sari Berezia
izeneko atala.

2009ko maiatzaren 16tik 2010eko maiatzaren 9ra bitartean egunkari eta aldizkarietan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek, hala nola aipatu epe eta komunikabide horietan kazetaritza-lanak plazaratu dituztenek daukate saria eskuratzeko aukera. Beraz, Sari Nagusirako hautagaien artetik, epaimahaiaren iritziz bereziki saritu nahi duen irizpide jakin bati jarraituz emango da sari hau.

Edizio bakoitzean osatzen den epaimahaiak aukeratuko du zein irizpide nabarmendu nahi duen. Epaimahaiaren Azken Erabakian argituko du epaimahaiak zein irizpideren arabera eman duen Epaimahaiaren Sari Berezia.

4) Lanak aurkeztea

1.- XXII. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria izeneko atalean autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek aurkez ditzakete lanak, betiere 2010eko maiatzaren 15a baino lehen aurrerago adierazten den helbidera lanaren sei kopia bidaliz. Gainera, prentsa idatzian argitaratutako idazlanen kasuan, argitalpenaren kopia bat bidali beharko da, eta, irrati edo telebistako emanaldien kasuan, berriz, dagokion enpresak luzatutako emisio-ziurtagiria. Edozein modutara ere, nahikoa litzateke aipatutako argitalpenaren kopia edo emisio-ziurtagiriaren ordez lana aurkezten duenaren beraren zinpeko aitorpena igortzea, argitalpen edo emisio eguna eta komunikabidea adieraziz.

Beste horrenbeste esan liteke agerkari digital ez ere. Aditzera ematen da, nolanahi ere, saria eskuratzeko ez dela ezinbestekoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari hori erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak. Hala eta guztiz ere, lanak eta/edo proposamenak aurkez ditzaten dei egiten zaie autore, komunikabide eta sariaren helburuekin zerikustekorik dutenei.

2.- Kazetari Berria Saria izeneko atalean saria eskuratzeko nahitaezkoa da lanak aurkeztea. Izan ere, atal honetako saria aurkeztutakoen artean erabakiko baitu epaimahaiak. Kasu honetan ere autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek aurkez ditzakete lanak, 2010eko maiatzaren 15a baino lehen gero aipatzen den helbidera lanaren sei kopia bidaliz.

3.- Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratzeko ez da ezinbestekoa izango lanak aurkeztea. Aurkezteko modua, ordea, Sari Nagusirako emandako irizpideen arabera egingo da.

4.4.- Hona sarira aurkeztutako lanak bidaltzeko helbidea:

Andoaingo Udala
XXII. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
Goikoplaza, z/g
20140 ANDOAIN

5) Sariak

XXII Rikardo Arregi Kazetaritza Saria eskuratzen duenari 9.000 euro garbi emango zaizkio.

Kazetari Berria Saria eskuratzen duerrari 3.000 euro garbi emango zaizkio.

Epaimahaiaren Sari Berezia
eskuratzen duenari 4.000 euro emango zaizkio.

Gainera, lehen bi sari-ataletako saridunei Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren kaxa oroigarria emango zaie eta agiri-diplomak jasoko dituzte saridun guztiek.

Sariak zatiezinak dira, baina, hori bai, taldean edo elkarlanean egindako lanei ere eman dakieke saria.

Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du Epaimahaiak.

6) Epaimahaia

Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:

Mahaiburua: Andoaingo Udaleko Alkatea, Estanislao Amutxastegi Arregi jauna, edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.

Mahaikideak: Alazne Aiestaran andrea, Allande Boutin jauna, Odile Kruzeta andrea,Jose Rojas jauna eta Arantxa Urretabizkaia andrea.

Idazkaria: Andoaingo Udaleko euskara teknikaria, Patxi Baztarrika jauna, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo duena.

7) Sariei buruzko Azken Erabakia

2010eko udan emango da aditzera sariei buruz epaimahaiak hartutako Azken Erabakia, apelaezina izango dena.

8) Baldintzak onartzea

Sari honetara aurkezteak oinarriak ontzat ematea dakar berarekin, eta saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako betebeharrak osorik betetzea.

Sariak

Sari nagusia

Baleike aldizkaria

+

Kazetari berria saria

Beñat Sarasola (Donostia, 1984)

+

Epaimahaiaren Sari Berezia

Imanol Murua Uria (Zarautz, 1966)

+

Ohorezko aipamena

ARGIA aldizkaria

+

Baleike aldizkaria

Sari nagusia

Sariduna: Baleike aldizkaria, Zumaiako Baleike Kultur Elkarteak argitaratzen duen hilabetekaria.
Saria: 9.000 euro, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra.

Argi bezain zehatz jasotzen dira Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren XXII edizioko oina-rrietan Sari Nagusia erabakitzerakoan Epaimahaiak aintzat hartu behar dituen irizpideak: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako.

Aipatutako irizpideon hesi barrutik hartu du erabakia Epaimahaiak, eta toki-aldizkari batek irabazi du Sari Nagusia. Ondorengoak dira saridunaren merezimenduen artean epaimahaikideek azpimarratu nahi dituztenak:

  • Papereko aldizkaria da, hilabetekaria, eta iraganean, neurri batean bederen, egunerokota-sunari lotzen zitzaion. Hilabetekari izaten jarraitzen du, baina euskarri ezberdinetaz ba-liatuz garai berrietara eta irakurleen apetetara egokitzen asmatu du. Papereko aldizkariak sakoneko aldaketak egin ditu, egunerokotasuna alboratu du, erreportaje landuen gune bi-hurtu da; baina ez du baztertu egunerokotasuna, beste modu batean lantzeari ekin baizik: halatan,  eguneroko informazio eta jakingarriei web gunean egiten die lekua.
  • Berrikuntza ipar-orratz hartuta, paperean argitaraturiko idazlan asko  bideo eta argazki bidez osatzen eta aberasten dituzte web gunean.
  •  Berrikuntza eta kalitatea uztarri berean doaz: horretaz jabetzeko aski da idazketa zaindua-ri, infogra?ari, maketazioari eta erreportaje-moten ugaritasunari erreparatzea. Erakarga-rria zaio irakurleari, edukia ez ezik baita papera eta kolorearen trataera bera ere. Hitz bitan esanda, produktu betea.
  • Iturriak bikain bilatu eta baliatzen ditu, tokikoak ez ezik kanpokoak ere.
  • Toki aldizkaria izanik, tokikoa eta globala egoki uztartzen asmatu dute, bertakokerietan erori gabe baina bertakoa den produktua eginez.
  • Toki aldizkaria goi mailako aldizkari bihurtu da, toki aldizkari izateari utzi gabe. Ereduga-rria da, ezbairik gabe, toki-aldizkarientzat, aipatu ditugun ikuspegi guztietatik eredugarri.




Beñat Sarasola (Donostia, 1984)

Kazetari berria saria

Sariduna: Beñat Sarasola.
Saritutako lana: 2009ko maiatzaren 17tik 2010eko apirilaren 25era bitartean Berrian argitaratu dituen literatur kritikak.
Saria: 3.000 euro, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra.

Kazetaritza munduan lehen urratsak egiten ari direnak gogoan hartuta ematen den saria: 27 urte edo gutxiago dituztenek bakarrik dute lanak aurkeztu eta saria jasotzeko aukera.

Kazetaritzaren jardunak eta komunikazioaren munduak oso bereak dituen esparruen artean bada bat betikotzat eman dezakeguna: literatur kritika. Horretan dihardu iraunkortasunez aurtengo irabazleak. Sariaren jabe izateko dituen merezimendu ugarien artean, honako hauek nabarmendu nahi ditu Epaimahaiak:

  • Kritikaren jeneroa menderatzen du, idazkera bizia du eta irakurlearen interesa, piztu ez ezik, azkeneraino mantentzen du. Badaki probokatzaile izaten ere. Argudio-emailea da, ezbairik gabe, eta kritikak, gogorrak direnean ere, argudioetan oinarritzen ditu.
  • Literatur jenero guztietan murgiltzen da, narratiba eta olerkian ez ezik, baita saiakeran ere. Itzulpenei buruzko kritikak egiterakoan, berriz, jatorrizko bertsioak hartzen ditu kontuan.



Imanol Murua Uria (Zarautz, 1966)

Epaimahaiaren Sari Berezia

Sariduna: Imanol Murua Uria.
Saritutako lana: "Loiolako hegiak" izenburua duen liburua.
Saria: 4.000 euro eta diploma.

Epaimahaiak sari hau erabakitzeko aurtengoan kontuan hartu duen irizpidea izan da, egune-rokotasunari hertsiki loturiko kazetaritza espezializatuaren adibide ona izatea.

Aipatutako irizpide horren erakusgarri da bete betean aurten saritutako lana. Hori esateko bada arrazoi ugari, besteak beste honakook:

  • Gaurkotasun nabarmena duen gai bati buruzko ikerketa lana da, hainbat arlotako profe-sionali beren jarduerarako oso erabilgarria izango zaiona eta publiko zabalarentzako ere interes ukaezina duena.
  • Iturri asko landu ondorengo lana da; oso ongi dokumentatua, beraz.
  • Liburu formatoan egina dago, baina kazetaritza da, bete-betean izan ere, bai hizkerari, bai estiloari dagokionez. Testu bizia eta irakurterraza, behin hasita gero alboan utzi ezin diren erreportajeen modukoa.
  • Ekarpen nabarmena egiten dio saritutako lanak kazetaritzari oro har, eta ekarpen hori euskaraz egina izateak euskara eta euskarazko kazetaritza indartzen ditu, ezbairik gabe. Iraganean ez dugu ezagutzen gisa honetako kazetaritza-lanik: ea etorkizuneko errotak tankera honetako ale gehiago ematen dituen!




ARGIA aldizkaria

Ohorezko aipamena

Saridunak: ARGIA
Saritutako lana:

  • 90 urte bete ditu iaz, 2009an. ARGIA edo/eta bere garaian bere arbaso ZERUKO ARGIA izan da, edo are hobeto esanda garaian garaiko ZERUKO ARGIAk izan dira, euskal kazetaritzaren kabi iraunkorra, kabi gazia batzuetan eta gozoa beste batzuetan, euskal kulturaren eta euskalgintzaren gazi-gezen erakusleiho beti, eta euskal hiztunei informazio askotarikoa euskaraz eskura jarri diena, 90 urtez. Argia, eta bere garaian Zeruko Argia, izan da euskarazko kazetaritzari ia mende batez bizirik eutsi dion hedabide bakarra.
  • 1919tik 2009ra, 90 urte luze eta oparo, asko eta asko zailtasunez beteak. Xabier Letona zuzendari duen gaurko ARGIAk, 1919an du abiapuntua. Eta abiapuntuaz hitz egiterakoan, edo geroagoko urteez jarduterakoan, nahitaezkoa da Kaputxinoak, Damaso Intza, Agustin Ezeiza edo Nemesio Etxaniz aipatzea, nahitaezkoa den bezala Rikardo Arregi aipatzea, hark ere Zeruko Argiaren eskutik gizarteratu baitzuen bere kazetaritza-lan oparoaren zatirik handiena. Ezinbestekoa da, halaber, Miren Jone Azurza eta bere ondoko Mikel  Atxaga ere gogora ekartzea, beste askoren artean eta beste askoren ordezkari gisa. Euskal prentsan iritzia nagusi zenean, informazioari atea irekitzen asmatu zuten, baita, gorabehera istilutsuen erdian, euskara biziberritzeko hil edo bizikoa zen euskara batuari kabia egiten ere.
  • Iraunkorra izan da, etengabe jakin izan duelako aldatzen, inguruabar, premia eta garai berrietara egokitzeko aldatzen, hain zuzen ere.
  • Historikoa eta aurrerazalea izan da, eta da, bere baitara kuku eginez gero, euskal kazetaritzaren historiaren oso zati handia ezagutu litekeelako. Bere bilakaerari erreparatzea askida horretarako, bere alderdi on eta txar guztiekin. Eta aurrerazalea izan da, eta da, ahalegina egin duelako ataka zailetatik atereaz gisa guztietako berrikuntzetara egokitzen: hala pentsamendu eta joera berrikuntzetara, nola kazetaritzaren hizkera eta eduki berrietara ere. Behin eta berriro aitzindari izan da, eta hala izaten jarraitzen du, berrikuntza horietan, esaterako Internet sareko ekoizpenetara jauzi eginez nabarmen azaldu zuen gisan.
  • Harrobi izan da, euskal kazetaritzaren harrobi oparoa urte askoan.













Epaimahaia

Epaimahaiburua

Estanislao Amuchastegui Arregui

(Andoain, 1952)

Oso gaztetandik, ogibide izan duen elektrizista ikasketak egitearekin batera, Frankismo garaiko giro politikoan murgildu zen, ezkerreko mugimenduetan, 1970. urtean PCE (I) alderdian afiliatu arte. Handik gutxira, beste alderdikide batzuekin batera PTE-era jo zuen (Partido de los Trabajadores de España) eta ondoren Euskadiko Ezkerrera, eta bertatik PSE-erekiko bat egitea bultzatu zuen Andoainen. 2000. urtean Andoaingo Udalera sartu zen. Alkateorde izan zen bi agintaldietan eta 2009ko maiatzetik 2011ko maiatzera arte alkate.

Mahaikidea

Alazne Aiestaran Yarza

(Ermua, 1972)

Kazetaritzan lizentziatua eta doktorea (EHU), Lan Harremanetan diplomatua (EHU). Irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean; aurrez ere langintza berean aritu zen Eskoriatzako HUHEZI fakultatean. Komunikabide ezberdinetan egin izan du lan: Ermua eta Mallabiko herri aldizkarian; Ermuko telebista lokalean (ETL)... Hainbat lan eta txosten argitaratu du: Besteak beste, 2009an, “Herriko informazioa: kazetarion probaleku eta eskola” in Ramirez de la Piscina: Kazetari aditua unibertso digitalean, (UEU. Bilbo).

Mahaikidea

Allande Boutin Mandagaran

(Vernon, Normandia, 1958)

Zuzenbide publikoan lizentziaduna zientzi politiko estudioak egin ondoren. Parisen hazi eta hezia, Le Point eta Le Monde berri paperetan lehen urratsak eginda, Pariseko TVE-n ere lanean aritua, 1988-ko azaroan, Baionako ETB-ko korrespontsalia ideki aitzin. 1992-ko azaroaz geroztik Iparraldeko France 3 Euskal Herri telebista publikoan kazetaria eta Akitaniako Txirrita euskarazko emankizunaren arduradun eta aurkezlea.

Mahaikidea

Odile Kruzeta Olañeta

(Eibar, 1957)

Fisikan Lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean. Kazetaritzako lehen lana 14 urterekin egin zuen, Eibarko berri emaile gisa, Argia aldizkarirako. EiTBko kazetari da 1984. urtetik. Euskadi Irratiko informatiboburu 13 urtez, Euskadi Irratiko zuzendari 10 urtez, eta EiTBko irrati-taldearen zuzendari-koordinatzaile 2013garren urtetik aurrera.

Mahaikidea

Joxe Rojas Granja

(Barakaldo, 1971)

Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziaduna, TOKIKOM toki komunikabideen bateraguneko IKT eta Komunikazio Zuzendaria da 2012tik. Aurrez Euskaltzaleen Topagunearen komunikazio teknikaria eta hedabide saileko arduraduna izan zen. Kazetari, euskara irakasle eta itzultzaile lanetan ere aritutakoa da, eta kolaborazioak egiten ditu hainbat komunikabidetan (Euskadi Irratia, Aizu!, Sarean.eus), batez ere teknologia gaiekin lotuta.

Mahaikidea

Arantxa Urretabizkaia Bejarano

(Donostia, 1947)

Donostian sortutako hondarribitarra. Historian lizenziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean eta kazetaritzako ikasketak bukatu gabe utzi zituen. Kazetari da lanbidez eta hainbat komunikabidetan egin du lan (Egin, ETB, Diario Vasco, El Mundo, Radio 1...) Ibilbide eta oihartzun handiko idazlea, poesia eta eleberria landu ditu. Azken atal honetan, besteak beste, Zergatik Panpox, Aspaldian, Saturno eta Koaderno Gorria obrak argitaratu ditu. Argitara eman duen azken lana Bidean ikasia izan da (Alberdania, 2016).

Epaimahaiaren idazkaria

Patxi Baztarrika Galparsoro

(Ataun, 1958)

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Andoaingo euskara teknikari da 1980. urteaz gero. Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabineteburu izan zen 1999-2003an eta Eusko Jaurlaritzan Hizkuntza Politikako sailburuorde 2005-2009 agintaldian eta 2012-2016 bitartekoan. Besteak beste, Babeli gorazarre izenburuko saiakera argitaratu zuen 2010ean. Bidegileak bildumarako Rikardo Arregiren biografia idatzi zuen.

Multimedia

Bideoa

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: