XIV RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

2002urtea

Oinarriak

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XIV. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

XIV Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Kontuan hartuta euskararen normalkuntzak ezinbestez behar dituela euskaraz egindako kazetaritza eta, oro har, komunikazio prestu eta modernoa, kalitatezkoa, Andoaingo Udalak XIV. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko jaurlaritzako Kultura Sailaren diru laguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak



1) Sariaren xedea

Euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren helburua. Horrela, bada, ondoren zehazten den urtebeteko epearen barruan egin izan diren kazetaritza-lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, epaimahaiak eredugarrien iritzitako lanak sarituz.

2) Sari-atalak

Ondoko bi atalotan banatzen da saria:

* XV. Rikardo Arregi Kazetaritza saria.
* Kazetari Berria saria.

Aipaturiko bi sari horiez gain egoki edo beharrezko iritziz gero Aipamen Berezia egiteko aukera eskura du epaimahaiak.

Halaber, euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko Aipamena egiteko aukera ere aitortzen zaio epaimahaiari.

3) Sari-atalen ezaugarriak

1.- "XV. Rikardo Arregi Kazetaritza saria" izeneko atala.

2002ko maiatzaren 16tik 2003ko maiatzaren 16ra bitartean egunkari eta aldizkarietan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek, hala nola aipatu epe eta komunikabide horietan kazetaritza-lanak plazaratu dituztenek daukate saria eskuratzeko aukera.

Edozein mota edo jenerotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako jenero-mugarik gabe erabakiko du saria.

Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako.

Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat, kazetari bat, kazetari talde bat... horietarik edozer eta/edo edozein saritu ahal izango du epaimahaiak.

2.- "Kazetari Berria saria" izeneko atala.

Kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendutako saria da hau, eta, ondorioz, hogeitabost urtez azpikoek, hau da, 2003ko maiatzaren 16an, artean, hogeitabost urte edo gutxiago izango dituztenek partehar dezakete atal honetan.

Herrietako aldizkari eta irrati eta telebistak, hala nola hedadura zabalagoko komunikabideak: horietatik guztietatik edozein izan daiteke 25 urtez azpikoek Kazetari Berria saria jasotzeko lana plazaratzeko erabilitako komunikabidea.

Edozein mota edo jenerotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Horrela, bada, 2002ko maiatzaren 16tik 2003ko maiatzaren 16ra bitartean prentsa idatzian edo irrati eta telebistetan plazaratutako artikulu, erreportaje, informazio-programa, magazin eta abarren artean kalitatea eta egokitasuna kontuan hartuz epaimahaiaren iritzian bikainena denari emango zaio saria.


4) Lanak aurkeztea

1.- 'XV Rikardo Arregi Kazetaritza saria" izeneko atalean autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek aurkez ditzakete lanak, beti ere 2003ko maiatzaren 26a baino lehen hurrengo puntuan adierazten den helbidera lanaren sei kopia bidaliz. Gainera, prentsa idatzian argitaratutako idazlanen kasuan, argitalpenaren kopia bat bidali beharko da, eta, irrati edo telebistako emanaldien kasuan, berriz, dagokion enpresak luzatutako emisio-ziurtagiria. Edozein modutara ere, nahikoa litzateke aipatutako argi tal penaren kopia edo emisio-ziurtagiriaren ordez lana aurkezten duenaren beraren zinpeko aitorpena igortzea, argitalpen edo emisio eguna eta komunikabidea adieraziz.

Aditzera ematen da, nolanahi ere, saria eskuratzeko ez dela ezinbestekoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea.

Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari hori erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak. Hala eta guztiz ere, lanak eta/edo proposamenak aurkez ditzaten dei egiten zaie autore, komunikabide eta sariaren helburuekin zerikustekorik dutenei.

2.- "Kazetari Berria saria" izeneko atalean saria eskuratzeko nahitanahiezkoa da lanak aurkeztea.

Izan ere atal honetako saria aurkeztutakoen artean erabakiko baitu epaimahaiak. Kasu honetan ere autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek aurkez ditzakete lanak, 2003ko maiatzaren 26a baino lehen gero aipatzen den helbidera lanaren sei kopia bidaliz.

3.- Hona sarira aurkeztutako lanak bidaltzeko
helbidea:

Andoaingo Udaletxea
XV. Rikardo Arregi saria
Goikoplaza, z/g
20140 ANDOAIN

5) Sariak

"XV Rikardo Arregi Kazetaritza saria" eskuratzen duenari 6.000 euro garbi emango zaizkio.

"Kazetari Berria saria" eskuratzen duenari 2.400 euro garbi emango zaizkio.

Gainera, Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren kaxa oroigarria eta agiri-diploma jasoko dituzte saridunek.

Sariak zati ezinak dira, baina, hori bai, taldean edo elkarlanean egindako lanei ere eman dakieke saria.

Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du Epaimahaiak.

6) Epaimahaia

Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:

* Mahaiburua: Andoaingo Udaleko Alkatea edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.

* Mahaikideak: Allande Boutin jauna, Laura Mintegi andrea, Koldo Ordozgoiti jauna, Mikel Irizar jauna eta Jose Ignacio Basterretxea jauna.

*Idazkaria: Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria, Julen Aranguren, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo duena.

7) Sariei buruzko Azken Erabakia

2003ko udan emango da aditzera sariei buruz epaimahaiak hartutako Azken Erabakia, apelaezina izango dena.

8) Baldintzak onartzea

Sari honetara aurkezteak oinarriak ontzat ematea dakar berarekin, eta saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako betebeharrak osorik betetzea.

Sariak

Sari nagusia

Gaztetxulo

+

Kazetari berria saria

Jon Benito Aranbarri (Zarautz, 1981)

+

Ohorezko aipamena

Pierro Etcharren

+

Ohorezko aipamena

Martin Goikoetxea

+

Gaztetxulo

Sari nagusia

Saridunak: Gaztetxulo aldizkaria egiten duen lan-taldea.
Saritutako lana: Gaztetxulo aldizkaria.
Saria: Diploma eta 6.010 euroko diru saria.





Jon Benito Aranbarri (Zarautz, 1981)

Kazetari berria saria

Saridunak: Jon Benito Aranbarri.
Saritutako lana: “Sator zulotik” eta “Leiho bat” izeneko lanak.
Saria: 2.400,- euroko diru saria, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroit-ikurra.


Pierro Etcharren

Ohorezko aipamena

Saridunak: NABOko Lehendakari den Pierro Etcharren jaunak eta Martin Goikoetxea euskara arduradunak.
Saritutako lana: Estatu Batuetako euskarazko kazetaritzari
Saria: Xabier Lakak egindako serigrafia eta diploma.

Euskara hutsez idatzitako prentsa, Ipar Euskal Herriko euskaldun etorkineneskutik, Amerikako Estatu Batuetan sortu zen, 1848an Augustin Chahokegindako “Uscal-Herrico Gaseta” alde batera uzten badugu: Los AngelesekoEscualdun Gazeta (1885-1886) eta California-ko Eskual Herria (1893-1897)dira bi astekariak.

Escualdun Gazeta 1885eko abenduan sortu zen Martin V. Biscailuzabokatuaren eskutik. Ameriketan gertatutako berriak ekartzen ditu Gazetakbaina, Gazetaren %25 gutxi gorabehera iragarkiek osatzen dute; beharbada,euskarazko publizitateari hasiera emanez.

Goytino izeneko abokatu batek sortu zuen California-ko Eskual Herria.Larunbatero kaleratzen zen, 1893ko uztailetik 1897ko abendura. EstatuBatuetako informazioaz gain, Europako eta Ameriketako beste lurraldeetakoberriak jasotzen ziren.

Punta-puntako informazioa lantzen zuten, ez bakarrik bertatik bertarakoa,nazioarteko nahiz Euskal Herriko berri entzutetsuenak ere biltzen zituzten.

Aipagarria da, Pulitzerren garaikideak direla bi aldizkariak, hau daAmerikako Estatu Batuetan garatutako kazetaritza modernoaren garaikideaketa harekin batera sortutako ezaugarriak ikus daitezkeela bi euskalargitalpenetan ere: salneurri merkea, hizkera xehea, ulerterraza etaberritzailea; albiste laburrak irakurle eta argitaratzaileen interesekin etapentsamendu politikoarekin lotuak; eta sentsazionalismoa.


Martin Goikoetxea

Ohorezko aipamena

Saridunak: NABOko Lehendakari den Pierro Etcharren jaunak eta Martin Goikoetxea euskara arduradunak.
Saritutako lana: Estatu Batuetako euskarazko kazetaritzari
Saria: Xabier Lakak egindako serigrafia eta diploma.

Euskara hutsez idatzitako prentsa, Ipar Euskal Herriko euskaldun etorkineneskutik, Amerikako Estatu Batuetan sortu zen, 1848an Augustin Chahokegindako “Uscal-Herrico Gaseta” alde batera uzten badugu: Los AngelesekoEscualdun Gazeta (1885-1886) eta California-ko Eskual Herria (1893-1897)dira bi astekariak.

Escualdun Gazeta 1885eko abenduan sortu zen Martin V. Biscailuzabokatuaren eskutik. Ameriketan gertatutako berriak ekartzen ditu Gazetakbaina, Gazetaren %25 gutxi gorabehera iragarkiek osatzen dute; beharbada,euskarazko publizitateari hasiera emanez.

Goytino izeneko abokatu batek sortu zuen California-ko Eskual Herria.Larunbatero kaleratzen zen, 1893ko uztailetik 1897ko abendura. EstatuBatuetako informazioaz gain, Europako eta Ameriketako beste lurraldeetakoberriak jasotzen ziren.

Punta-puntako informazioa lantzen zuten, ez bakarrik bertatik bertarakoa,nazioarteko nahiz Euskal Herriko berri entzutetsuenak ere biltzen zituzten.

Aipagarria da, Pulitzerren garaikideak direla bi aldizkariak, hau daAmerikako Estatu Batuetan garatutako kazetaritza modernoaren garaikideaketa harekin batera sortutako ezaugarriak ikus daitezkeela bi euskalargitalpenetan ere: salneurri merkea, hizkera xehea, ulerterraza etaberritzailea; albiste laburrak irakurle eta argitaratzaileen interesekin etapentsamendu politikoarekin lotuak; eta sentsazionalismoa.


Epaimahaia

Epaimahaiburua

Jose Antonio Barandiaran Ezama

(Andoain, 1953)

Gaztetandik ibilbide luzea izan zuen gazte mugimenduetan (JOC eta bestelakoetan) eta 20 urte zituela EHAS erakundean (gerora HASI izango zena) sartu zen, 1990. urtera arte. Bi agintaldietan Herri Batasunaren zinegotzi eta bozeramaile izan zen (1983-87 eta 1987-91) eta 1999-2003 bitartekoan alkate izendatua izan zen udal hauteskundeak irabazi ostean Ezker Abertzalearen hautagai gisa. Ogibidez, enpresa kudeatzaile izan zen urteetan, elikagaien eta hestebetekien alorrekoa, erretiroa hartu zuen arte.

Mahaikidea

Ana Urkiza Ibaibarriaga

(Ondarroa, 1969)

Kazetaritzan lizentziatua (EHU), Hizkuntzalaritzan diplomatua (UNED) eta Enpresa Komunikazioan eta Komunikazio komertzialean masterra (ESC-Toulouse). DANOBAT Taldeko komunikazio arduraduna izan zen hainbat urtez, eta baita Euskal Idazleen Elkarteko kudeatzaile ere. Deustuko Unibertsitateko irakasle gisa dihardu. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du, besteak beste, Berria eta Deia egunkarietan. Literatur idazle gisa, obra zabala du argitaratua ipuin eta poesia generotan eta haur eta gazte literaturan ere.

Mahaikidea

Koldo Ordozgoiti Juanena

(Errenteria, 1959)

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan lizentziatu zen Informazio Zientzietan. 1982az geroztik kazetari lanetan aritu da Herri Irratian eta Euskal Telebistan, besteak beste, eta hainbat gune politikotan edo enpresarialetan komunikazio arduraduna izan da. 1996an hasi eta 2009ko maiatza arte Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko komunikazio zuzendari izan da, eta 2004az gero, Jaurlaritzako bozeramailearen laguntzaile lanetan aritu da. Gaur egun, komunikazio aholkulari independentea da.

Mahaikidea

Allande Boutin Mandagaran

(Vernon, Normandia, 1958)

Zuzenbide publikoan lizentziaduna zientzi politiko estudioak egin ondoren. Parisen hazi eta hezia, Le Point eta Le Monde berri paperetan lehen urratsak eginda, Pariseko TVE-n ere lanean aritua, 1988-ko azaroan, Baionako ETB-ko korrespontsalia ideki aitzin. 1992-ko azaroaz geroztik Iparraldeko France 3 Euskal Herri telebista publikoan kazetaria eta Akitaniako Txirrita euskarazko emankizunaren arduradun eta aurkezlea.

Mahaikidea

Iñaki Zabaleta Urkiola

(Leitza, 1952)

Euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea da. Kazetaritzan doktorea da New Yorkeko Unibertsitatean. 1972-1982 bitartean Iruñeko Arturo Campion euskaltegian irakasle eta zuzendari izan zen, baita Egin egunkarian kazetari ere hainbat urtez. Egun irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bestalde, komunikazioaren eta irrati-telebistaren inguruan egindako lanen artean, aipagarriak dira: Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia (1997), El factor humano en radio y televisión (1994) eta Ikus-entzunezko informazioaren teknologia (2003), besteak beste.

Mahaikidea

Laura Mintegi Lakarra

(Lizarra, 1955)

Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Psikologian doktoratua (EHU). 1981etik aurrera Hizkuntza eta Literatura irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal PEN Klubaren sortzaile eta lehendakaria. Zenbait sari literarioren irabazle eta literatur sariketa ugaritan epaimahaikide, oso ezagunak dira argitara eman dituen narrazioak, eleberriak batik bat. Hamaika hedabidetan jardun du kolaboratzaile gisa: Anaitasuna, Egin, Elgacena, Susa, Argia, Ttua-ttua, Egunkaria, Gara, Jakin, Berria, Hegats, Egin Irratia, Bizkaia Irratia, Euskadi Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Euskal Herria Irratia...

Epaimahaiaren idazkaria

Nekane Goikoetxea Agirre

(Deba, 1970)

Mondragon Unibertsitatean irakasle lanetan dihardu 2009az geroztik, Humanitate eta Hezkuntza zientzien fakultatean. Soziolinguistika eta Kultur Ikasketen eremuan egiten du lan. Hainbat argitalpen ditu arlo hauetan. Pedagogian doktoratu zen (EHU, 2006) eta Kultura garaikidearen inguruko masterra egina du (UOC, 2016). Andoaingo Udaleko euskara teknikari eta arduradun gisa aritu zen beharrean (2000-2009) eta, horrenbestez, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko idazkari eta arduradun tekniko legez.

Multimedia

Bideoa

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: