II RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

1990urtea

Oinarriak

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak II. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

II Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Andoaingo Udalak, euskararen erabileraren normalkuntzarekiko duen konpromezuak bultzaturik eta kontutan izanik, kazetaritza gizarte-bizitzan eragin itzela duen iharduera izaki, euskararen erabateko normalkuntzak ezinbestez behar duela euskaraz egindako kazetaritza prestu eta modernoa, II. «Rikardo Arregi» kazetaritza sariaren deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Lankidetzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Lehena

1989ko maiatzaren 15etik 1990eko maiatzaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, prentsa idatzian orohar, euskaraz argitaratuko lanek daukate sari honetan partehartzeko aukera.

Bigarrena

Lau atalotan banatzen da saria: sekzioa, baloraziozko kazetaritza, erreportaia eta herrietako aldizkariak. Honela, bada, sekziorik hoberena, baloraziozko artikulurik hoberena, erreportairik hoberena eta herrietako aldizkarietan argitaratutako artikulurik hoberena sarituko dira.

Hirugarrena

«Sekzioa» ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean Epaimahaiaren eritziz mailarik altuena lortu eta gorde duen sekzioari emango zaio. Kasu honetan ez dute egunkari eta aldizkariek aldez aurretik ezer aurkeztu beharrik izango, Epaimahaia bera izango bait da jarraipena egingo duena.

Laugarrena

«Baloraziozko kazetaritza» ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean prentsan argitaratutako baloraziozko artikuluetatik Epaimahaiaren eritzian hoberena denari emango zaio. Baloraziozko artikuluak deitzen direnetan sartzen dira, besteak beste, saiakerazko artikuluak. Fenomeno puntual eta konkretuen azalpenetatik areago doazen artikuluak izan beharko dute hauek, nahiz eta datuak ematen dituzten eta, beste zenbaiten artean, gertakizun konkretuetatik abiatuz egindako idazlanak izan. Sari hau erabakitzerakoan, Epaimahaiak oso kontuan hartuko ditu egileak aztergaiari buruz egiten duen hausnarketa edo balorazio propioaren sakontasuna eta zorroztasuna.

Bostgarrena

«Erreportaia» ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean prentsan argitaratutako erreportaietan Epaimahaiaren eritzian hoberena denari emango zaio. Sari hau erabakitzerakoan Epaimahaiak besteak beste eta batez ere estiloa, orijinaltasuna, datu-bilketaren exhaustibotasuna eta zailtasuna hartuko ditu kontutan.

Seigarrena

«Herrietako aldizkariak» ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean herrietako aldizkarietan argitaratutako artikuluetatik Epaimahaiaren eritzian hoberena denari emango zaio. Ez dute atal honetan partehartzerik izango literatura alorreko artikuluek, ez elkarrizketek, ez eta epe berorretan Argia, Deia, Egin, Eguna, Hemen, EI Correo Español, Diario de Navarra, EI Diario Vasco, Jakin, Navarra Hoy, Karmel, Herria, HABE edo Zutabe aldizkarietan idazlanen bat argitara eman duten idazleen artikuluek ere, atal horretako saria kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendua bait da.

Zazpigarrena

«Baloraziozko kazetaritza» sarira gutxienez ere hiru folio dituzten artikuluak aurkeztu ahal izango dira. Autore bakoitzak artikuluaren bost kopia eta/edo artikuluaren argitalpenaren bost kopia bidali beharko ditu 1990eko maiatzaren 25a baino lehen oinarri honen bukaeran ematen den helbidera, kartazalean, helbideaz gain, «11. Rikardo Arregi Saria - Baloraziozko kazetaritza» ere jarri behar duelarik.

«Erreportaia» ataleko sarira gutxienez ere hiru folio dituzten lanak aurkeztu ahal izango dira. Autore bakoitzak erreportaiaren bost kopia eta/edo erreportaiaren argitalpenaren bost kopia bidali beharko ditu 1990eko maiatzaren 25a baino lehen oinarri hauen bukaeran ematen den helbidera, kartazalean, helbideaz gain, «11. Rikardo Arregi Saria - Erreportaia» ere jarri behar duelarik.

«Herrietako aldizkariak» sarira edozein luzeratako artikuluak aurkeztu ahal izango dira. Autore bakoitzak artikuluaren bost kopia bidali beharko ditu 1990ko maiatzaren 25a baino lehen ondoren aipatzen den helbidera, kartazalean, helbideaz gain, «11. Rikardo Arregi Saria-Herrietako Aldizkariak» ere jarri behar duelarik.

Helbidea: Andoaingo Udaletxea. 

20140 ANDOAIN. GIPUZKOA.


Zortzigarrena

Autore bakoitzak nahi beste artikuluz partehartu ahal izango du 11. «Rikardo Arregi» Kazetaritza Sarian. Denboraldi horretan beste sariren batetara aurkeztutako idazlanak, ordea, ezin izango dira honetan aurkeztu.

Bederatzigarrena

Ondoko hauek izango dira Epaimahaia osatuko dutenak:

Presidentea: Andoaingo Udaleko Alkatea edo honek bere ordez izenda dezan udalkidea.

Bokalak: -Elixabete Garmendia anderea, Jesus Etxezarraga jauna, Joserra Gartzia jauna eta Jose Mari Otermin jauna.

Idazkaria: Andoaingo Udalak izenda dezana, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo duena.


Hamargarrena

Sariak honako hauek izango dira:

-«Sekzioa» atala, sekziorik hoberenari emango zaiona: 400.000 pezeta.

-«Baloraziozko kazetaritza• atala, prentsan argitaratutako baloraziozko artikulurik hoberenari emango zaiona: 400.000 pezeta.

-«Erreportaia» atala, prentsan argitaratutako erreportairik hoberenari emango zaiona: 400.000 pezeta.

-«Herrietako aldizkariak» atala, herrietako aldizkariren batetan argitaratutako artikulurik hoberenari emango zaiona: 200.000 pezeta.

Sariei buruz Epaimahaiak hartutako erabakia 1990eko ekainean emango da ezagutzera, garai berean egingo delarik sari banaketa ere. Epai­mahaiak lanen maila egokia ez eritziz gero hutsik utzi ahal izango du saria. Apelaezina izango da Epaimahaiaren erabakia.


Hamaikagarrena

Sari honetan parte hartze hutsak berez adierazten du oinarri guztiokiko adostasun osoa.

Pello Zubiria (Usurbil, 1958)

Sekzioa

Saridunak: Pello Zubiria, Nerea Azurmendi, Martin Garitano, Jose Felix Azurmendi.
Saritutako lana: Betaurrekorik gabe.
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.




Nerea Azurmendi (Legazpi, 1961)

Sekzioa

Saridunak: Pello Zubiria, Nerea Azurmendi, Martin Garitano, Jose Felix Azurmendi.
Saritutako lana: Betaurrekorik gabe.
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.




Martin Garitano (Bergara, 1963)

Sekzioa

Saridunak: Pello Zubiria, Nerea Azurmendi, Martin Garitano, Jose Felix Azurmendi.
Saritutako lana: Betaurrekorik gabe.
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.




Jose Felix Azurmendi (Durango, 1941)

Sekzioa

Saridunak: Pello Zubiria, Nerea Azurmendi, Martin Garitano, Jose Felix Azurmendi.
Saritutako lana: Betaurrekorik gabe.
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.




Aingeru Epalza (Iruñea, 1960)

Baloraziozko kazetaritza

Saridunak: Aingeru Epalza.
Saritutako lana: "Nardagarria".
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.

Joxean Agirre (Azpeitia, 1949)

Erreportajea

Saridunak: Joxean Agirre.
Saritutako lana: "Bertsolari txapelketa".
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.

Jon Andueza Altuna (Oregon, Estatu Batuak, 1966)

Herrietako aldizkariak

Saridunak: Jon Andueza Altuna.
Saritutako lana: "Egun bat Elenaren bizitzan".
Saria: Diploma eta 250.000 pezetako diru saria.

Epaimahaia

Epaimahaiburua

Carlos Sanz Díez de Uré

(Andoain, 1950)

Ibilbide politiko luzekoa, Frankismoaren eta Transizioaren garaian PTE alderdian ibili zen (Partido de los Trabajadores de España), eta, ondoren, Euskadiko Ezkerra alderdira bildu. 1987. urteko hauteskundeetan, hain zuzen ere, EE-ren hautagai izan zen eta Alkatetza eskuratu zuen PSE-PSOE eta EA alderdiekin ituna egin ondoren. Ogibidez ingeniaritza teknikaria izan da erretiroa hartu arte Andoaingo SAPA enpresan eta sindikalgintzan ere luze ibilitakoa.

Mahaikidea

Josemari Otermin Urtizberea

(Amezketa, 1948)

Loiola eta Donostiako Herri Irratian aritu zen, 1973tik 1982era, esatari. Ondoren, Euskadi Irratiko zuzendari, 1982tik 1991era. ETBn, Programa eta Miramongo Ekoizpen Zentruko zuzendari 1999a bitarte; eta 2002 arte, Programetako zuzendariorde. Amezketaz, lau liburu ditu bereak eta Fernando Amezketarraz, beste bi.EITB 1982-2007 Hegaldi- Kronika liburua, J.R. Díez Unzuetarekin batera.

Mahaikidea

Elixabete Garmendia Lasa

(Ormaiztegi, 1953)

Kazetaria, Zeruko Argia astekarian hasi 1976an, eta Euskal Telebistako albistegien arloan garatu du bere ibilbide profesionala hogeita hamar urtez. Berria egunkariko eta Euskalerria Irratiko kolaboratzailea gaur egun, beste hainbat hedabidetan ere idatzi izan du: Argia, Jakin, Emakunde, Euskonews, RIEV eta Ankulegi aldizkarietan, besteak beste. Bidegileak sailean hamar ale ditu argitaratuta, eta 36ko gerra Ormaiztegin liburuaren eta dokumentalaren egilea da.

Mahaikidea

Jesus Etxezarreta Zuluaga

(Bilbo, 1953)

Idazlea eta Telebista Euskal-eko kazetari idazlea da,economia-gaietan espezializatuta. Olerki solteak 1978an poema-liburua argitaratu zuen. Urte bat lehenago Lauaxeta saria lortu zuen, 1986an testuak idatzi zituen marrazkiak Daniel Tamayo Trece-ren libururako eta 2001ean tristura Sugearen-ek kontaera laburreko bilduma argitaratu zuen. Izan da Idatz&Mintz, Potteko, Pamielako, ttuá Ttuko eta Mazantiniko kolaboratzailea.

Mahaikidea

Joserra Garzia Garmendia

(Legazpi, 1953)

Filosofia eta kazetaritzan lizentziatua, Ikus-entzunezko komunikazioak eta publizitatean doktore da 1999az gero, Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak izeneko tesiari esker. Euskadi Irratian hasi zen bertsoa lanbide bihurtzen (1988-1993), eta gero, Bertsozale Elkarteak bideratuta, Hitzetik Hortzera bertso-programaren sortzaile, zuzendari eta aurkezle izan zen Euskal Telebistan (1988-1993).

Epaimahaiaren idazkaria

Jon Unanue López

(Donostia, 1964)

Ogibidez itzultzaile-interpretea Andoaingo Udaletxean 1987. urteaz gero, bertako euskara teknikari izan zen bost urtez. Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren sortzaile 1992an, ordudanik bertako buru da. Besteak beste Aiurri aldizkarien sortzaile eta Euskal Literaturazaleen 111 Akademiarena. Rikardo Arregi Aldizkaritegiaren ardura ere izan zuen urte batzuetan eta bertan euskal kazetaritza eta komunikazioaren behatokia (edo ferratokia) sortzea proposatu zuen.

Multimedia

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: