XXIII RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

2011urtea

Oinarriak

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXIII. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

XXIII Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXIII. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du , Eusko jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntzaz. ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

1) Sariaren xedea

Euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren helburua. Horrela, bada, ondoren zehazten den urtebeteko epearen barruan egin izan diren kazetaritza-lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, epaimahaiak eredugarrien iritzitako lanak sarituz.

2) Sari-atalak

Ondoko hiru atal o tan banatzen da saria:

• XXIII. Rikardo Arregi Kazetaritza saria.
• Kazetari Berria saria.
• Epaimahaiaren Sari Berezia.

Aipaturiko hiru sari horiez gain, egoki edo beharrezko iritziz gero, Aipamen Berezia egiteko aukera eskura du epaimahaiak.

Halaber, euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko Aipamena egiteko aukera ere aitortzen zaio epaimahaiari.

3) Sari-atalen ezaugarriak

1.- "XXIII. Rikardo Arregi Kazetaritza saria" izeneko atala.

2010eko maiatzaren lOetik 2011ko maiatzaren Sra bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digital etan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek, hala nola aipatu epe eta komunikabide horietan kazetaritza-lanak plazaratu dituztenek daukate saria eskuratzeko aukera.

Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria.

Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako.

Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat, kazetari bat, kazetari talde bat... horietarik edozer eta/edo edozein saritu ahal izango du epaimahaiak.

2.- "Kazetari Berria saria" izeneko atala.

Kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendutako saria da hau, eta, ondorioz, hogeita zazpi urtez azpikoek, hau da, 2011n, hogeita zazpi urte edo gutxiago izango dituztenek parte har dezakete atal honetan.

Herrietako aldizkari eta irrati eta telebistak, hala nola hedadura zabalagoko komunikabideak: horietatik guztietatik edozein izan daiteke 27 urtez azpikoek Kazetari Berria saria jasotzeko lana plazaratzeko erabilitako komunikabidea.

Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Horrela, bada, 2010eko maiatzaren 10etik 2011ko maiatzaren Sra bitartean prentsa idatzian edo irrati eta telebistetan plazaratutako artikulu, erreportaje, informazio-programa, magazin eta abarren artean kalitatea eta egokitasuna kontuan hartuz epaimahaiaren iritzian bikainena denari emango zaio saria.

3.- "Epaimahaiaren Sari Berezia" izeneko atala.

2010eko maiatzaren 10etik 2011ko maiatzaren 8ra bitartean egunkari eta aldizkarietan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek, hala nola aipatu epe eta komunikabide horietan kazetaritza-lanak plazaratu dituztenek daukate saria eskuratzeko aukera. Beraz, Sari Nagusirako hautagaien artetik, epaimahaiaren iritziz bereziki saritu nahi duen irizpide jakin bati jarraituz emango da sari hau.

Edizio bakoitzean osatzen den epaimahaiak aukeratuko du zein irizpide nabarmendu nahi duen. Epaimahaiaren Azken Erabakian argituko du Epaimahaiak zein irizpideren arabera eman duen Epaimahaiaren Sari Berezia.

4) Lanak aurkeztea

1.- "XXIII Rikardo Arregi Kazetaritza saria" izeneko atalean autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek aurkez ditzakete lanak, betiere 2011ko maiatzaren 14a baino lehen aurrerago adierazten den helbidera lanaren sei kopia bidaliz. Gainera, prentsa idatzian argitaratutako idazlanen kasuan, argitalpenaren kopia bat bidali beharko da, eta, irrati edo telebistako emanaldien kasuan, berriz, dagokion enpresak luzatutako emisio-ziurtagiria. Edozein modutara ere, nahikoa litzateke aipatutako argitalpenaren kopia edo emisio-ziurtagiriaren ordez lana aurkezten duenaren beraren zinpeko aitorpena igortzea, argitalpen edo emisio eguna eta komunikabidea adieraziz. Beste horrenbeste esan liteke agerkari digitalez ere. 

Aditzera ematen da, nolanahi ere, saria eskuratzeko ez dela ezinbestekoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari hori erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak. Hala eta guztiz ere, lanak eta/edo proposamenak aurkez ditzaten dei egiten zaie autore, komunikabide eta sariaren helburuekin zerikustekorik dutenei.

2.- "Kazetari Berria saria" izeneko atalean saria eskuratzeko nahitaezkoa da lanak aurkeztea. Izan ere, atal honetako saria aurkeztutakoen artean erabakiko baitu epaimahaiak. Kasu honetan ere autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek aurkez ditzakete lanak, 2010eko maiatzaren 14a baino lehen gero aipatzen den helbidera lanaren sei kopia bidaliz.

3.- "Epaimahaiaren sari berezia" eskuratzeko ez da ezinbestekoa izango lanak aurkeztea. Aurkezteko modua, ordea, Sari Nagusirako emandako irizpideen arabera egingo da.

4.- Hona sarira aurkeztutako lanak bidaltzeko helbidea:

Andoaingo Udala
XXIII. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
Goikoplaza, z/g
20140 ANDOAIN

5) Sariak

"XXIII Rikardo Arregi Kazetaritza saria" eskuratzen duenari 9.000 euro garbi emango zaizkio.

"Kazetari Berria saria" eskuratzen duenari 3.000 euro garbi emango zaizkio.

"Epaimahaiaren sari berezia" eskuratzen duenari 4.000 euro garbi emango zaizkio.

Gainera, lehen bi sari-ataletako saridunei Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren kaxa oroigarria emango zaie eta agiri-diplomak jasoko dituzte saridun guztiek.

Sariak zati ezinak dira, baina, hori bai, taldean edo elkarlanean egindako lanei ere eman dakieke saria.

Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du Epaimahaiak.

6) Epaimahaia

Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:

Mahaiburua: Andoaingo Udaleko alkatea, Estanislao Amutxastegi Arregi jauna, edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.

Mahaikideak: Alazne Aiestaran andrea, Allande Boutin jauna, Odile Kruzeta andrea,Jose Rojas jauna eta Arantxa Urretabizkaia andrea.

Idazkaria: Andoaingo Udaleko euskara teknikaria, Patxi Baztarrika jauna, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo duena.

7) Sariei buruzko Azken Erabakia

2011ko udan emango da aditzera sariei buruz epaimahaiak hartutako Azken Erabakia, apelaezina izango dena.

8) Baldintzak onartzea

Sari honetara aurkezteak oinarriak ontzat ematea dakar berarekin, eta saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako betebeharrak osorik betetzea.

Sariak

Aitormen berezia

Erlea aldizkaria

+

Epaimahaiaren Sari Berezia

Ainhoa Oiartzabal

+

Ohorezko aipamena

Ignazio Arregi (Oñati, 1931)

+

Goiena Komunikazio Taldea

Sari nagusia

Sariduna: Goiena Komunikazio Taldea, 2010eko urrian Sarean egindako berrikuntzagatik eta hedabide multimedia integrala eta integratua antolatzeagatik.
Saria: 9.000 euro, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra.

Kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna: horra Sari Nagusia erabakitzerakoan Epaimahaiak aintzat hartu dituen irizpideak. 

Tokiko hedabide multimedia batek irabazi du Sari Nagusia. Hamar urteko prozesu arrakastatsuaren ondoren, 2010eko urrian gauzatutako ekimena da Epaimahaiak saritu duena: sarea ardatz hartuta euskarri ezberdinak –paperekoa, telebista, irratia, webgunea- hedabide multimedia integral batean modu bateratuan hezurmamitzeko eta Interneteko webgunea berritu eta egoera berrira egokitzeko helburuarekin gauzatutako ekimena, hain zuzen ere. Goiena Komunikazio Taldea da sariduna, eta ondorengoak dira epaimahaikideek nabarmendu nahi dituzten merezimenduak:

  • Badira hamar urte hain zuzen ere bertakotasuna arrakastaz lantzeko baldintzetariko bat bertakokeriak alboratu eta inertziak gainditzea zela ohartu eta eskualde mailako hedabidea sortu zutela Debagoienan, zortzi herritako hedabideak bakar batean bateratuz.
  • Goienak hamar urteotan agerian utzi du kalitatea eta berrikuntza direla edozein hedabideren, eta bereziki euskarazkoen, garapenerako nahitaez bete beharreko baldintza nagusia. Kalitatea eta berrikuntza edukietan bezala produktuaren diseinu eta estetikan ere, kalitatea eta berrikuntza etengabeko jarrera gisan hartuta.
  • Jarrera horren eraginez, 2010eko urrian hasita goitik behera aldatu du webgunea, eta euskarri ezberdinetako hedabideen konbergentzia gauzatu du sarea protagonista nagusi dela. Lan-talde bakarreko erredakzio bateratua antolatu du. Horri esker, esaterako, joan zen maiatzeko hauteskunde egunean hiru hedabideetarako egin zuen lan Goienak: sarerako, telebistarako eta biharamuneko papererako.  Hauteskunde biharamunean 7.425 bisitari bakar izan zituen webgune eraberrituak.
  • Lan pozesuetan aldaketak gauzatu dituzte 2010eko urritik aurrera. Irudia eta marka bateratzeaz gain, mundu mailako hedabide talde garrantzitsuenen ereduarekin egiten dute lan. Erredakzio bateratu eta bakarretik elikatzen dituzte kazetari/komunikatzaile multimediek lau hedabide: Goiena papera, telebista, .net eta Arrasate irratia. Kazetari guzti-guztiak dira sarelari eta sarea dute ardatz den-denek.
  • Egokia da sareko edukien antolaketa berria: garbia, azkarra eta nabigatzeko erraza. Eredu eta hizkera propioz ematen dira sareko edukiak, beste euskarrietakoen kopia mimetikoetan erori gabe.
  • Kalitatea eta berrikuntza nolako, kontsumitzaileen erantzuna halako! Sarearen erabiltzaile bakarrak etengabe handitzen ari dira: 2011ko urtarriletik maiatza bitarte izandako erabiltzaile bakarrak %31 handitu dira 2010 urteko hilabete-tarte berarekin alderatuta, eta %50,8 2009rekiko. Goiena.net-ek gaur egun 4.000 erabiltzaile bakar ditu egunero.











Igone Fernandez Mariezkurrena (Pasai-Donibane, 1985)

Kazetari berria

Sariduna: Igone Fernandez Mariezkurrena.
Saritutako lana: 2010eko ekainetik 2011ko maiatzera bitartean Gaztezulo aldizkarian argitaratu dituen 11 elkarrizketa eta bi erreportaje.
Saria: 3.000 euro, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra.

Kazetaritza munduan lehen urratsak egiten ari direnak gogoan hartuta ematen den saria: 27 urte edo gutxiago dituztenek bakarrik  duten lanak aurkeztu eta saria jasotzeko aukera.

Aurtengoan elkarrizketak eta erreportajeak dira atal honetan saritutakoak. Saritutako lanen argitan irabazleak sariaren jabe izateko dituen merezimenduen artean, honako hauek nabarmendu nahi ditu Epaimahaiak:

  • Elkarrizketa freskoak, irakurketa atseginekoak eta ausartak egin ditu saridunak. Ez du arriskurik saihesten, interpretazio propioak ere egiten ditu, eta, nolanahi ere, gaiekiko distantzia hartzen asmatu du, gaiak zenbaitetan oso labankorrak badira ere.
  • Elkarrizketatuari zukua ateratzen badakiela erakutsi du, eta elkarrizketak aberasten dituzten hainbat gehigarri baliatu ditu elkarrizketatuaren nortasunaren berri adierazteko.
  • Alde grafikoa ere bikain zaindu du.









Erlea aldizkaria

Aitormen berezia

Saridunak: Bernardo Atxaga.

Zenbait arlotan abiadura handian indartu da euskara azken hamarraldiotan. Garabide bikaina izan duen eremuetako bat literaturarena da, ezbairik gabe.

Bada aldizkari bat, espezializatua, literaturaren lekuko dena eta, aldi berean, euskal literaturgintza bera eta literaturgileak ere aberasten dituena. Aldizkari espezializatu hori da aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian Aitormen Berezia hartuko duena: ERLEA aldizkaria.

Gaztea da –bi urte eta lau zenbaki baino ez ditu-, baina jadanik betirako erreferentzia bihurtu zaigu. Literaturaren gainean sekula izan dugun aldizkaririk aberats eta dotoreena da. Literaturzale guztientzako gozagarriz beteriko opari oparoa. Idazleek beren idazlanetan azaltzen ez dituzten jakingarri ugari ezagutzeko balio du, eta euskal literaturako ahots asko biltzen jakin du. Genero eta idazle askotarikoak bikain lotzen ditu euskal literaturaren uztarrian, eta bertakokeriarik gabe. Euskal literaturak behar zuen, erdietsi duen maila altua kontuan harturik, maila goreneko aldizkari bat, nazioarteko onenen parekoa, alde grafikoa ere bikain zaintzen duena. Bertako eta inguruko literaturgintzarako ez ezik, munduko edozein herrialdetako literaturetarako eredugarri  dena. Hori da, bistan da, Erlea aldizkaria, Bernardo Atxagak zuzentzen eta Euskaltzaindiak argitaratzen duena. 

Aitormen Berezia, beraz, Erlea aldizkariarentzako.




Ainhoa Oiartzabal

Epaimahaiaren Sari Berezia

Sariduna: Ainhoa Oiartzabal
Saritutako lana: Nork hil zuen Begoña Urroz? izenburua duen erreportajea, 2011ko otsailaren 20an Berrian (Igandea gehigarrian) argitaratua.
Saria: 4.000 euro eta diploma.

Epaimahaiak sari hau erabakitzeko aurtengoan kontuan hartu duen irizpidea izan da, ikerketari hertsiki loturiko kazetaritzaren adibide ona izatea saritutako lana. Saritutako idazlana bete betean lotzen zaio irizpide horri, eta honako hauek dira Epaimahaiak nabarmendu nahi dituen arrazoiak:  

  • Gaur eguneko kazetaritza, oro har, berehalakotasunaren menpe dago ia erabat; jarduera horretan ere preziatua bezain eskasa da denbora. Garaiotan oso urria da egunerokotasunetik haratago doan ikerketa-kazetaritza, nahiz eta kazetaritzaren funtzio soziala eraginkortasunez betetzeko behar-beharrezkoa izan ildo hori. Merezimendu osoz kokatzen da kazetaritza mota horretan saritutako lana.
  • Luzea da, baina irakurtzeko arina, behin hasiz gero bukatu gabe utzi ezin den horietakoa. Denboran aski hurbilekoa den gai bat -gai zail eta garratza- du aztergai erreportajeak. Egileak, halere, jakin du distantzia hartzen.
  • Kazetaritza beste diziplina batzuekin uztartzen jakin du egileak, zehazki eta batez ere historiarekin, erreportajearen zorroztasunaren mesedean.
  • Iturri asko landu ondorengo lana da, lekukotasun ugari eta erabakiorrak jasotzen dituena; oso ongi dokumentatua, beraz.








Miren Jone Azurza (Donostia, 1933)

Ohorezko aipamena

Saridunak: Miren Jone Azurza eta Ignazio Arregi.
Saritutako lana: Euskarazko kazetaritza modernoaren zutoinen eraikuntzaren aitzindari izan dira Azurza eta Arregi, prentsa idatzian eta irratigintzan zehatz esanda.

Erraz eta berehala hartu du epaimahaiak aurtengo Ohorezko Aipamenari buruzko erabakia. Izan ere, saritutakoei, beren traiektoriaren argitan, ezbairik gabe zor baitzaie euskarazko komunikazioan jarduteak irabazirik batere ez eta buruhauste galantak eragiten zituen garaietan erein zuten haziagatik eta garatu zuten aitzindaritzagatik gu guztion aitormena.

Miren  Jone Azurza eta Ignazio Arregi dira XXIII Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko Ohorezko Aipamena jasoko dutenak.

Arrazoi asko metatu ditu Epaimahaiak Ignazio Arregi eta Miren Jone Azurza Ohorezko Aipamenaren jabe egitearen alde, eta horiek guztiak esaldi honek laburbiltzen ditu: euskarazko kazetaritza modernoaren zutoinen eraikuntzaren aitzindari izan dira Azurza eta Arregi, prentsa idatzian eta irratigintzan zehatz esanda.

60 eta 70eko hamarraldietan jarri ziren euskarazko kazetaritza modernoaren zutoin nagusiak. Garai hartan, euskarazko kazetaritzak, baserri-girotik hiri- girorako pausoa eman zuen, baserri-giroa alboratu gabe. Ibilbide hori egiteari batez ere Zeruko Argiaren eskutik ekin zitzaion. 
Zeruko Argia arnasberrituaren orrialdeetan han ziren gerora euskal kulturan bide oparoa egin duten asko eta asko, tartean Rikardo Arregi bera. Guztien buru, sustatzaile eta aitzindari, Miren Jone Azurza. Miren Joneren ekina eta buruargitasuna ezinbesteko akuilu izan ziren euskal kazetaritzan garai hartan egin ziren aldaketak eragiterakoan, besteak beste informazio-kazetaritzari ateak irekitzerakoan. 1969tik 1975era bitartean izan zen Miren Jone Azurza Zeruko Argiaren zuzendari. Hona, Miren Jone zuzendari zela, 1970ean, Zeruko Argiaren 400. zenbakian, zenbaki berezian, euskarazko aldizkarietan aldizkari zenak bere buruaz zioena, hain zuzen ere irekitasunaren eta bide berrien urratzaile eta modernitatearen bilatzaile izaeraren erakusle diren hitzok: “euskaldun desberdinentzat egiten da: sinestun eta sinesgabe, ezkertiar eta eskuindar, aurrerakoi eta atzerakoi, baserritar eta kaletar, jakitun eta ezjakin, zahar eta gazte, hemengo eta mugaz handiko (...) Zeruko Argiak oso irekia, talde jakin bati lotu gabea eta lotan daudenen esnalea izan nahi du. Euskal iritzi eta jokabideetan dabiltzan guztientzat irekia. Idazle eta irakurle, denon artean egingo dugu Zeruko Argia bizi, gaurko, ireki. Esnatzaile eta euskalduna”.  

Ignazio Arregiren ekarpena eta aitzindaritza irratigintzari lotua da. Aipatutako garaian prentsa idatziarekin batera irratia zen euskal kazetaritzaren kabi eta emisore. Orduko euskal irratia esateak Loiolako Herri Irratia hizki handiz eta lodiz idaztea eskatzen du nahitaez. Bost mila herritarrek hilero hilero Loiolako Herri Irratiari harpidedun-kuota ordaintzen zioten. Era guztietako kazetaritza egiten zuten euskaraz, denbora pasarako tarteak bezala informazio saioak ere.  Ignazio Arregi 1965ean hasi zen esatari lanetan Loiolako Herri Irratian, eta bertan jardun zuen 1982 arte. Azken lau urteetan gainera, 1978tik 1982rarte alegia, zuzendari izan zen. Euskarazko irratigintzaren zuzia bizirik mantentzeko hil edo bizikoak izan ziren urte haietan egindako lan eskerga ez ezik, nabarmendu beharrekoa da, gainera, Ignazio Arregik geroago egindako lana ere. 1982ko abendutik 1985 bitartean “Eusko Irratia, Radiodifusión Vasca” Sozietate Anonimo Publikoaren administratzaile eta zuzendari izan zen. Haiek izan ziren euskararentzat berarentzat, euskal hiztunentzat eta euskarazko kazetaritzarentzat punta-puntako arnasgunea izan den eta den Euskadi Irratiaren oinarriak finkatu ziren urteak, euskarazko hizkera periodistiko baliagarria berariaz sortu duen Irratiaren zimenduak eraiki ziren urteak. Eta horretan Ignazio Arregi aitzindari. 

Euskarazko kazetaritza modernoaren zutoinen eraikitzaile eta bide berrien bilaketan aitzindari izan zaretelako, zuei bioi, beraz, Ignazio Arregi eta Miren Jone Azurzari, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren XXIII. edizioko Ohorezko Aipamena.  


Ignazio Arregi (Oñati, 1931)

Ohorezko aipamena

Saridunak: Miren Jone Azurza eta Ignazio Arregi.
Saritutako lana: Euskarazko kazetaritza modernoaren zutoinen eraikuntzaren aitzindari izan dira Azurza eta Arregi, prentsa idatzian eta irratigintzan zehatz esanda.

Erraz eta berehala hartu du epaimahaiak aurtengo Ohorezko Aipamenari buruzko erabakia. Izan ere, saritutakoei, beren traiektoriaren argitan, ezbairik gabe zor baitzaie euskarazko komunikazioan jarduteak irabazirik batere ez eta buruhauste galantak eragiten zituen garaietan erein zuten haziagatik eta garatu zuten aitzindaritzagatik gu guztion aitormena.

Miren  Jone Azurza eta Ignazio Arregi dira XXIII Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko Ohorezko Aipamena jasoko dutenak.

Arrazoi asko metatu ditu Epaimahaiak Ignazio Arregi eta Miren Jone Azurza Ohorezko Aipamenaren jabe egitearen alde, eta horiek guztiak esaldi honek laburbiltzen ditu: euskarazko kazetaritza modernoaren zutoinen eraikuntzaren aitzindari izan dira Azurza eta Arregi, prentsa idatzian eta irratigintzan zehatz esanda.

60 eta 70eko hamarraldietan jarri ziren euskarazko kazetaritza modernoaren zutoin nagusiak. Garai hartan, euskarazko kazetaritzak, baserri-girotik hiri- girorako pausoa eman zuen, baserri-giroa alboratu gabe. Ibilbide hori egiteari batez ere Zeruko Argiaren eskutik ekin zitzaion. 
Zeruko Argia arnasberrituaren orrialdeetan han ziren gerora euskal kulturan bide oparoa egin duten asko eta asko, tartean Rikardo Arregi bera. Guztien buru, sustatzaile eta aitzindari, Miren Jone Azurza. Miren Joneren ekina eta buruargitasuna ezinbesteko akuilu izan ziren euskal kazetaritzan garai hartan egin ziren aldaketak eragiterakoan, besteak beste informazio-kazetaritzari ateak irekitzerakoan. 1969tik 1975era bitartean izan zen Miren Jone Azurza Zeruko Argiaren zuzendari. Hona, Miren Jone zuzendari zela, 1970ean, Zeruko Argiaren 400. zenbakian, zenbaki berezian, euskarazko aldizkarietan aldizkari zenak bere buruaz zioena, hain zuzen ere irekitasunaren eta bide berrien urratzaile eta modernitatearen bilatzaile izaeraren erakusle diren hitzok: “euskaldun desberdinentzat egiten da: sinestun eta sinesgabe, ezkertiar eta eskuindar, aurrerakoi eta atzerakoi, baserritar eta kaletar, jakitun eta ezjakin, zahar eta gazte, hemengo eta mugaz handiko (...) Zeruko Argiak oso irekia, talde jakin bati lotu gabea eta lotan daudenen esnalea izan nahi du. Euskal iritzi eta jokabideetan dabiltzan guztientzat irekia. Idazle eta irakurle, denon artean egingo dugu Zeruko Argia bizi, gaurko, ireki. Esnatzaile eta euskalduna”.  

Ignazio Arregiren ekarpena eta aitzindaritza irratigintzari lotua da. Aipatutako garaian prentsa idatziarekin batera irratia zen euskal kazetaritzaren kabi eta emisore. Orduko euskal irratia esateak Loiolako Herri Irratia hizki handiz eta lodiz idaztea eskatzen du nahitaez. Bost mila herritarrek hilero hilero Loiolako Herri Irratiari harpidedun-kuota ordaintzen zioten. Era guztietako kazetaritza egiten zuten euskaraz, denbora pasarako tarteak bezala informazio saioak ere.  Ignazio Arregi 1965ean hasi zen esatari lanetan Loiolako Herri Irratian, eta bertan jardun zuen 1982 arte. Azken lau urteetan gainera, 1978tik 1982rarte alegia, zuzendari izan zen. Euskarazko irratigintzaren zuzia bizirik mantentzeko hil edo bizikoak izan ziren urte haietan egindako lan eskerga ez ezik, nabarmendu beharrekoa da, gainera, Ignazio Arregik geroago egindako lana ere. 1982ko abendutik 1985 bitartean “Eusko Irratia, Radiodifusión Vasca” Sozietate Anonimo Publikoaren administratzaile eta zuzendari izan zen. Haiek izan ziren euskararentzat berarentzat, euskal hiztunentzat eta euskarazko kazetaritzarentzat punta-puntako arnasgunea izan den eta den Euskadi Irratiaren oinarriak finkatu ziren urteak, euskarazko hizkera periodistiko baliagarria berariaz sortu duen Irratiaren zimenduak eraiki ziren urteak. Eta horretan Ignazio Arregi aitzindari. 

Euskarazko kazetaritza modernoaren zutoinen eraikitzaile eta bide berrien bilaketan aitzindari izan zaretelako, zuei bioi, beraz, Ignazio Arregi eta Miren Jone Azurzari, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren XXIII. edizioko Ohorezko Aipamena.  


Epaimahaia

Epaimahaiburua/ 2011-06-11 arte

Estanislao Amuchástegui Arregui

(Andoain, 1952)

Oso gaztetandik, ogibide izan duen elektrizista ikasketak egitearekin batera, Frankismo garaiko giro politikoan murgildu zen, ezkerreko mugimenduetan, 1970. urtean PCE (I) alderdian afiliatu arte. Handik gutxira, beste alderdikide batzuekin batera PTE-era jo zuen (Partido de los Trabajadores de España) eta ondoren Euskadiko Ezkerrera, eta bertatik PSE-erekiko bat egitea bultzatu zuen Andoainen. 2000. urtean Andoaingo Udalera sartu zen. Alkateorde izan zen bi agintaldietan eta 2009ko maiatzetik 2011ko maiatzera arte alkate.

Epaimahaiburua

Ana Carrere Zabala

(Errenteria, 1965)

Andoaingo alkatea 2011. urteaz geroztik. Sail ezberdinetako ardurak zuzendu ostean, gaur egun, Gizarte Zerbitzuen alorra eta Kirola zuzentzen ditu, gainerako gaien koordinazioa egiteaz gain. Alkate izan aurretik, Bera Bera-ko Eskubaloi taldeko zuzendari teknikoa eta entrenatzailea izan zen, baita Eskola Kiroletako koordinatzailea ere. Elektrizitate adarreko maestria ikasketak egin zituen eta Jarduera Fisikoan eta Kirol Zientzietan Lizentziaduna da. Kirol eta Jarduera Fisikoetako Enpresetako kudeaketaren eta zuzendaritzaren graduondokoa dauka.

Mahaikidea

Alazne Aiestaran Yarza

(Ermua, 1972)

Kazetaritzan lizentziatua eta doktorea (EHU), Lan Harremanetan diplomatua (EHU). Irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean; aurrez ere langintza berean aritu zen Eskoriatzako HUHEZI fakultatean. Komunikabide ezberdinetan egin izan du lan: Ermua eta Mallabiko herri aldizkarian; Ermuko telebista lokalean (ETL)... Hainbat lan eta txosten argitaratu du: Besteak beste, 2009an, “Herriko informazioa: kazetarion probaleku eta eskola” in Ramirez de la Piscina: Kazetari aditua unibertso digitalean, (UEU. Bilbo).

Mahaikidea

Allande Boutin Mandagaran

(Vernon, Normandia, 1958)

Zuzenbide publikoan lizentziaduna zientzi politiko estudioak egin ondoren. Parisen hazi eta hezia, Le Point eta Le Monde berri paperetan lehen urratsak eginda, Pariseko TVE-n ere lanean aritua, 1988-ko azaroan, Baionako ETB-ko korrespontsalia ideki aitzin. 1992-ko azaroaz geroztik Iparraldeko France 3 Euskal Herri telebista publikoan kazetaria eta Akitaniako Txirrita euskarazko emankizunaren arduradun eta aurkezlea.

Mahaikidea

Odile Kruzeta Olañeta

(Eibar, 1957)

Fisikan Lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean. Kazetaritzako lehen lana 14 urterekin egin zuen, Eibarko berri emaile gisa, Argia aldizkarirako. EiTBko kazetari da 1984. urtetik. Euskadi Irratiko informatiboburu 13 urtez, Euskadi Irratiko zuzendari 10 urtez, eta EiTBko irrati-taldearen zuzendari-koordinatzaile 2013garren urtetik aurrera.

Mahaikidea

Joxe Rojas Granja

(Barakaldo, 1971)

Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziaduna, TOKIKOM toki komunikabideen bateraguneko IKT eta Komunikazio Zuzendaria da 2012tik. Aurrez Euskaltzaleen Topagunearen komunikazio teknikaria eta hedabide saileko arduraduna izan zen. Kazetari, euskara irakasle eta itzultzaile lanetan ere aritutakoa da, eta kolaborazioak egiten ditu hainbat komunikabidetan (Euskadi Irratia, Aizu!, Sarean.eus), batez ere teknologia gaiekin lotuta.

Mahaikidea

Arantxa Urretabizkaia Bejarano

(Donostia, 1947)

Donostian sortutako hondarribitarra. Historian lizenziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean eta kazetaritzako ikasketak bukatu gabe utzi zituen. Kazetari da lanbidez eta hainbat komunikabidetan egin du lan (Egin, ETB, Diario Vasco, El Mundo, Radio 1...) Ibilbide eta oihartzun handiko idazlea, poesia eta eleberria landu ditu. Azken atal honetan, besteak beste, Zergatik Panpox, Aspaldian, Saturno eta Koaderno Gorria obrak argitaratu ditu. Argitara eman duen azken lana Bidean ikasia izan da (Alberdania, 2016).

Epaimahaiaren idazkaria

Patxi Baztarrika Galparsoro

(Ataun, 1958)

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Andoaingo euskara teknikari da 1980. urteaz gero. Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabineteburu izan zen 1999-2003an eta Eusko Jaurlaritzan Hizkuntza Politikako sailburuorde 2005-2009 agintaldian eta 2012-2016 bitartekoan. Besteak beste, Babeli gorazarre izenburuko saiakera argitaratu zuen 2010ean. Bidegileak bildumarako Rikardo Arregiren biografia idatzi zuen.

Multimedia

Bideoa

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: