III RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

1991urtea

Oinarriak

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak III. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

III Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Andoaingo Udalak, euskararen erabileraren normalkuntzarekiko duen konpromezuak bultzaturik eta kontutan izanik, kazetaritza gizarte-bizitzan eragin itzela

duen iharduera izaki, euskararen erabateko normalkuntzak ezinbestez behar duela euskaraz egindako kazetaritza prestu eta modernoa, III. “Rikardo Arregi” kazetaritza sariaren deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Lankidetzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:


Lehena

1990eko maiaizaren 15etik 1991ko maiatzaren 15era bitartean egunka­ri eta aldizkarietan, prentsa idatzian orohar, euskaraz argitaratuko lanek daukate sari honetan partehartzeko aukera.


Bigarrena

Lau atalotan banatzen da saria: sekzioa, baloraziozko kazetaritza, erreportaia eta herrietako aldizkariak. Honela, bada, sekziorik hoberena, baloraziozko artikulurik hoberena, erreportairik hoberena eta herrieta­ko aldizkarietan argitaratutako artikulurik hoberena sarituko dira.

Hirugarrena

«Sekzioa» ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean Epaimahaia­ren eritziz mailarik altuena lortu eta gorde duen sekzioari emango zaio. Kasu honetan ez dute egunkari eta aldizkariek aldez aurretik ezer aur­keztu beharrik izango, Epaimahaia bera izango bait da jarraipena egingo duena.

Laugarrena

«Baloraziozko kazetaritza» ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean prentsan argitaratutako baloraziozko artikuluetatik Epaimahaia­ren eritzian hoberena denari emango zaio. Baloraziozko artikuluak dei­tzen direnetan sartzen dira, besteak beste, saiakerazko artikuluak. Fenomeno puntual eta konkretuen azalpenetatik areago doazen arti­kuluak izan beharko dute hauek, nahiz eta datuak ematen dituzten eta, beste zenbaiten artean, gertakizun konkretuetatik abiatuz egindako idaz­lanak izan. Sari hau erabakitzerakoan, Epaimahaiak oso kontuan har­tuko ditu egileak aztergaiari buruz egiten duen hausnarketa edo balo­razio propioaren sakontasuna eta zorroztasuna.

Bostgarrena

«Erreportaia» ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean prentsan argitaratutako erreportaietan Epaimahaiaren eritzian hoberena denari emango zaio. Sari hau erabakitzerakoan Epaimahaiak besteak beste eta batez ere estiloa, orijinaltasuna, datu-bilketaren exhaustibotasuna eta zailtasuna hartuko ditu kontutan.

Seigarrena

«Herrietako aldizkariak» ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean herrietako aldizkarietan argitaratutako artikuluetatik Epaimahaiaren eri­tzian hoberena denari emango zaio. Ez dute atal honetan partehartze­rik izango literatura alorreko artikuluek, ez elkarrizketek, ez eta epe be­rorretan Argia, Deia, Egin, Eguna, Hemen, Euskaldunan Egunkaria, EI Correo Español, Diario de Navarra, EI Diario Vasco, Jakin, RIZU!, Na­varra Hoy, Karmel, Herria, HABE, Senez edo Zutabe aldizkarietan idaz­lanen bat argitara eman duten idazleen artikuluek ere, atal horretako saria kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendua bait da.


Zazpigarrena

«Baloraziozko kazetaritza» sarira gutxienez ere hiru folio dituzten artikuluak aurkeztu ahal izango dira. Autore bakoitzak artikuluaren bost ko­pia eta/edo artikuluaren argitalpenaren bost kopia bidali beharko ditu 1991ko maiatzaren 25a baino lehen oinarri honen bukaeran ematen den helbidera, kartazalean, helbideaz gain, «III. Rikardo Arregi Saria - Ba­loraziozko kazetaritza» ere jarri behar duelarik.

«Erreportaia» ataleko sarira gutxienez ere hiru folio dituzten lanak aur­keztu ahal izango dira. Autore bakoitzak erreportaiaren bost kopia eta/edo erreportaiaren argitalpenaren bost kopia bidali beharko ditu 1991ko maiatzaren 25a baino lehen oinarri hauen bukaeran ematen den helbidera, kartazalean, helbideaz gain, «III. Rikardo Arregi Saria - Erre­portaia» ere jarri behar duelarik.

«Herrietako aldizkariak» sarira edozein luzeratako artikuluak aurkeztu ahal izango dira. Autore bakoitzak artikuluaren bost kopia bidali behar­ko ditu 1991ko maiatzaren 25a baino lehen ondoren aipatzen den hel­bidera, kartazalean, helbideaz gain, «III. Rikardo Arregi Saria-Herrietako Aldizkariak» ere jarri behar duelarik.

Helbidea: Andoaingo Udaletxea. 

20140 ANDOAIN. GIPUZKOA.


Zortzigarrena

Autore bakoitzak nahi beste artikuluz parte hartu ahal izango du III «Ri­kardo Arregi» Kazetaritza Sarian. Denboraldi horretan beste sariren ba­tetara aurkeztutako idazlanak, ordea, ezin izango dira honetan aurkeztu.

Bederatzigarrena

Ondoko hauek izango dira Epaimahaia osatuko dutenak: Presidentea: Andoaingo Udaleko Alkatea edo honek bere ordez izen­da dezan udalkidea.

Bokalak: - Elixabete Garmendia anderea, Jesus Etxezarraga jauna, Joserra Gartzia jauna eta Jose Mari Otermin jauna.

Idazkaria: Andoaingo Udalak izenda dezana, hizpidez baina hautespi­derik gabe jardungo duena.


Hamargarrena

Sariak honako hauek izango dira:

- «Sekzioa» atala, sekziorik hoberenari emango zaiona: 400.000 pezeta.

- «Baloraziozko kazetaritza» atala, prentsan argitaratutako baloraziozko artikulurik hoberenari emango zaiona: 400.000 pezeta.

- «Erreportaia» atala, prentsan argitaratutako erreportairik hoberenari

emango zaiona: 400.000 pezeta.

-«Herrietako aldizkariak» atala, herrietako aldizkariren batetan argitara­tutako artikulurik hoberenari emango zaiona: 200.000 pezeta. Sariei buruz Epaimahaiak hartutako erabakia 1991ko uztailan emango da ezagutzera, garai berean egingo delarik sari banaketa ere. Epaima­haiak lanen maila egokia ez eritziz gero hutsik utzi ahal izango du sa­ria. Apelaezina izango da Epaimahaiaren erabakia.


Hamaikagarrena

Sari honetan parte hartze hutsak berez adierazten du oinarri guztieki­ko adostasun osoa.

Antton Olariaga (Usurbil, 1946)

Sekzioa

Saridunak: Antton Olariaga.
Saritutako lana: Zakilixut.
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.


Patziku Perurena (Leitza, 1956)

Baloraziozko kazetaritza

Saridunak: Patziku Perurena.
Saritutako lana: "Ehiztariaren gaurko erotika".
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.


Felix Ibargutxi (Legazpi, 1956)

Erreportajea

Saridunak: Felix Ibargutxi (Legazpi, 1956).
Saritutako lana: "'Jainko' bila".
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.


Jon Andueza Altuna (Oregon, Estatu Batuak, 1966)

Herrietako aldizkariak

Saridunak: Jon Andueza.
Saritutako lana: "Txomin Pineda, berea ez den gerran".
Saria: Diploma eta 200.000 pezetako diru saria.


Epaimahaia

Epaimahaiburua

Pilar Collantes Ibáñez

(Donostia, 1965)

Andoaingo alkate eta epaimahaiburu 1991-1995 bitarteko agintaldian, PSOE-PSE-EE alderdiaren hautagai izan zen, eta EAJ-rekin batera osatu zuen gobernua. Zuzenbidean lizentzia Euskal Herriko Unibertsitatean, bertan kriminologian masterra egin zuen eta, ondoren, Bartzelonan, lan arriskuei aurre hartzeari buruzko. Geroztik hainbat kargu publiko bete ditu Alderdi Sozialistaren ordezkari gisa, Osalan erakundearen buru izan zen, esate baterako.

Mahaikidea

Josemari Otermin Urtizberea

(Amezketa, 1948)

Loiola eta Donostiako Herri Irratian aritu zen, 1973tik 1982era, esatari. Ondoren, Euskadi Irratiko zuzendari, 1982tik 1991era. ETBn, Programa eta Miramongo Ekoizpen Zentruko zuzendari 1999a bitarte; eta 2002 arte, Programetako zuzendariorde. Amezketaz, lau liburu ditu bereak eta Fernando Amezketarraz, beste bi.EITB 1982-2007 Hegaldi- Kronika liburua, J.R. Díez Unzuetarekin batera.

Mahaikidea

Elixabete Garmendia Lasa

(Ormaiztegi, 1953)

Kazetaria, Zeruko Argia astekarian hasi 1976an, eta Euskal Telebistako albistegien arloan garatu du bere ibilbide profesionala hogeita hamar urtez. Berria egunkariko eta Euskalerria Irratiko kolaboratzailea gaur egun, beste hainbat hedabidetan ere idatzi izan du: Argia, Jakin, Emakunde, Euskonews, RIEV eta Ankulegi aldizkarietan, besteak beste. Bidegileak sailean hamar ale ditu argitaratuta, eta 36ko gerra Ormaiztegin liburuaren eta dokumentalaren egilea da.

Mahaikidea

Jesus Etxezarreta Zuluaga

(Bilbo, 1953)

Idazlea eta Telebista Euskal-eko kazetari idazlea da,economia-gaietan espezializatuta. Olerki solteak 1978an poema-liburua argitaratu zuen. Urte bat lehenago Lauaxeta saria lortu zuen, 1986an testuak idatzi zituen marrazkiak Daniel Tamayo Trece-ren libururako eta 2001ean tristura Sugearen-ek kontaera laburreko bilduma argitaratu zuen. Izan da Idatz&Mintz, Potteko, Pamielako, ttuá Ttuko eta Mazantiniko kolaboratzailea.

Mahaikidea

Joserra Garzia Garmendia

(Legazpi, 1953)

Filosofia eta kazetaritzan lizentziatua, Ikus-entzunezko komunikazioak eta publizitatean doktore da 1999az gero, Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak izeneko tesiari esker. Euskadi Irratian hasi zen bertsoa lanbide bihurtzen (1988-1993), eta gero, Bertsozale Elkarteak bideratuta, Hitzetik Hortzera bertso-programaren sortzaile, zuzendari eta aurkezle izan zen Euskal Telebistan (1988-1993).

Epaimahaiaren idazkaria

Jon Unanue

(Donostia, 1964)

Ogibidez itzultzaile-interpretea Andoaingo Udaletxean 1987. urteaz gero, bertako euskara teknikari izan zen bost urtez. Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren sortzaile 1992an, ordudanik bertako buru da. Besteak beste Aiurri aldizkarien sortzaile eta Euskal Literaturazaleen 111 Akademiarena. Rikardo Arregi Aldizkaritegiaren ardura ere izan zuen urte batzuetan eta bertan euskal kazetaritza eta komunikazioaren behatokia (edo ferratokia) sortzea proposatu zuen.

Multimedia

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: