XXVI RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

2014urtea

Oinarriak

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

XXVI Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaiall garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak.

1) Sariaren xedea

Euskarazko kazetaritzaren kalitatea, b ika in tasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren helburua. Horrela, bada, ondoren 2ehazten den urtebeteko epearen barruan egin izan diren kazetaritza-lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurr€an aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, epaimahaiak eredugarrien iritzitako lanak sarituz.

2) Sari-atalak

Ondoko bi atalotan banatzen da saria:

• XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza saria.
• Kazetari Berria saria.

Aipaturiko bi sari horiez gain, egoki edo beharrezko iritziz gero, Epaimahaiaren Sari Berezia egiteko aukera eskura du epaimahaiak.

3) Sari-atalen ezaugarriak

1.- XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza saria izeneko atala.

2013ko maiatzaren ;tik 2014ko maiatzaren 6ra bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria eskuratzeko aukera.

Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria.

Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako.

Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat ... horietarik edozer saritu ahal izango du epaimahaiak.

2.- Kazetari Berria saria izeneko atala.

Kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendutako saria da hau, eta, ondorioz, hogeita zazpi urtez azpikoek, hau da, 2014an, hogeita zazpi urte edo gutxiago izango dituztenek parte har dezakete atal honetan.

Herrietako aldizkari eta irrati eta telebistak, hala nola hedadura zabalago ko komunikabideak: horietatik guztie- tatik edozein izan daiteke 27 urtez azpikoek Kazetari Berria saria jasotzeko lana plazaratzeko erabilitako komunikabidea.

Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Horrela, bada, 2013ko maiatzaren 7tik 2014ko maiatzaren 6ra bitartean prentsa idatzian edo irrati eta telebistetan plazaratutako artikulu, erreportaje, informazio-programa, magazin eta abarren artean kalitatea eta egokitasuna kontuan hartuz epaimahaiaren iritzian bikainena denari emango zaio saria.

4) Lanak aurkeztea

1.- XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza saria izeneko atalean autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikusirik duen edozeinek aurkez ditzake lanak, beti ere 2014ko maiatzaren 12 baino lehen aurrerago adierazten den helbidera lanaren bost kopia bidaliz.

Gainera, prentsa idatzian argitaratutako idazlanen kasuan, argitalpenaren kopia bat bidali beharko da, eta, irrati edo telebistako emanaldien kasuan, berriz, dagokion enpresak luzatutako emisio-ziurtagiria. Edozein modutara ere, nahikoa litzateke aipatutako argitalpenaren kopia edo emisio-ziurtagiriaren ordez lana aurkezten duenaren beraren zinpeko aitorpena igortzea, argitalpen edo emisio eguna eta komunikabidea adieraziz, edota interneten eskuragarri dagoen lotura jakinaraztea. Beste horrenbeste esan liteke agerkari digitalez ere.

Aditzera ematen da, nolanahi ere, saria eskuratzeko ez dela ezinbestekoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari hori erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak. Hala eta guztiz ere, lanak eta/edo proposamenak aurkez ditzaten dei egiten zaie autore, komunikabide eta sariaren helburuekin zerikusirik dutenei.

2.- Kazetari Berria saria izeneko atalean saria eskuratzeko nahitaezkoa da lanak aurkeztea. Izan ere, atal honetako saria aurkeztutakoen artean erabakiko baitu epaimahaiak. Kasu honetan ere autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikusirik duen edozeinek aurkez ditzake lanak, 2014ko maiatzaren 12a baino lehen gero aipatzen den helbidera lanaren bost kopia bidaliz.

3.- Hona sarira aurkeztutako lanak bidaltzeko helbidea:

Andoaingo Udala
XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
Goikoplaza, z/g
20140 ANDOAIN

4.-Sarituak izan ez diren lanen kopiak uztailaren 31arte jaso ahal izango dira Andoaingo Euskara Zerbitzuan. Egun horretarko jaso ez direnak puskatu eta bota egingo dira.

5) Sariak

XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza saria eskuratzen duenari 9.000 euro garbi emango zaizkio.

Kazetari Berria saria
eskuratzen duenari 3.000 euro garbi emango zaizkio.

Gainera, lehen bi sari-ataletako saridunei Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren Xabier Laka eskultoreak egindako oroigarria emango zaie eta agiri-diplomakjasoko dituzte saridun guztiek.

Sariak zatiezinak dira, baina, hori bai, taldean edo elkar-lanean egindako lanei ere eman dakieke saria.

Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du Epaimahaiak.

6) Epaimahaia

Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:

• Mahaiburua: Andoaingo Udaleko Euskarako zinegotzia, Ainara Rodriguez Zalakain, edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.

• Mahaikideak:
Allande Boutin, Idurre Eskisabel, Goio Arana eta Marijo Deogracias.

• Idazkaria: Andoaingo Udaleko euskara teknikaria, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo duena.

7) Sariei buruzko Azken Erabakia

2014ko ekainaren 28an emango da aditzera sariei buruz epaimahaiak hartutako Azken Erabakia, apelaezina izango dena, Andoaingo Bastero Kulturgunean ospatuko den ekitaldi berezian.

8) Baldintzak onartzea

Sari honetara aurkezteak oinarriak ontzat ematea dakar berarekin, eta saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako betebeharrak osorik betetzea.

Sariak

Kazetari berria saria

Garikoitz Goikoetxea (Elduain, 1989)

+

Epaimahaiaren Sari Berezia

Eider Goenagak koordinatutako taldea

+

Beñat Zamalloa (Aretxabaleta, 1986)

Sari nagusia

Sariduna: Beñat Zamalloa
Saritutako lana: 2013ko irailetik abendu bitartean Berria egunkarian eta beste hainbat hedabidetan kaleratutako Bertsolari Txapelketaren inguruko lanak.
Saria: 9.000 euro, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroi-ikurra.

Freelance kazetaria da. Ikus-entzunezko Komunikazioa (Mondragon Unibertsitatea) ikasten hasi berritan heldu zien erakundeen komunikazioan lan egin eta Berria-n kolaboratzeari. 2012ra arte erakundeen komunikazioa, kulturgintza eta kazetaritza uztartu zituen. Ordutik kazetaritzari emana bizi da hainbat hedabidetarako proiektuak diseinatzen eta garatzen. 2007z geroztik hainbat hedabidetan bertsolari txapelketen jarraipena egin izan du.

Lan hau ez da sari nagusira Bertsolaritza Txapelketa Nagusiaren jarraipenaren inguruan aurkeztu den lan bakarra, baina, bertsolaritza kultura kazetaritzan derrigorrez landu beharreko gaia izanda, oso ohikoa den gai hori erakargarri aurkeztea lortu du, bere artikuluak eta iritziak bertsozalea ez denari ere gustukoak bilakatzeraino. Kazetaritza espezializatuaren, adituaren aldeko apustuak eman du emaitza bikaina, nahiz eta kasu honetan kazetariak nahiago izan duen aditu izaera albo batera uztea eta gaiari dibulgaziotik heltzea.

Irakurle zein entzule ororengana iristeko, lehiaketaren ikuspegi osatua, koherentea eskaini du, enfoke ezberdinak jorratu: protagonistak, giroa..., periferiaren ikuspegitik muinera eraman gaitu.

Era berean deigarria da kazetari bakar batek horrelako lan eskerga egin izanak eta horrek adierazten duen aldez aurretikako planifikazioa; ondo aukeratzea zer eta nola landu. Hala ere, hausnarketa lan hori ez da traba izan eguneroko kazetaritza, egunero idatzi eta informatu behar hori gauzatzeko.

Berria egunkarian idatzi dituen lanetan oso idazkera ona eta dotore erakutsi du, edozein delarik erabilitako generoa: elkarrizketak,kronikak eta erreportajeak...Genero ezberdinez gain, gaur egungo informazio gizarteak eskaintzen dizkigun euskarri gehienak erabili ditu: irratia, telebista, interneta eta sare sozialak. Horien guztien bidez txapelketari buruzko unean uneko informazioa jarri digu begi bistan.


Garikoitz Goikoetxea (Elduain, 1989)

Kazetari berria saria

Sariduna: Garikoitz Goikoetxea.
Saritutako lana: 2013ko uztailean Berrian argitaraturiko Biztanleriaren inguruko erreportaje saila.
Saria: 3.000 euro, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroi-ikurra.

Elduainen (Gipuzkoa) jaioa, 1989an. Kazetaritzan lizentziaduna EHU Euskal Herriko Unibertsitatean. 2008an hasi zen Berria-n, bekadun, Politika sailean. Kazeta horretan ari da ordutik, hainbat sailetan. Azken urteak Gizartea sailean daramatza, hainbat gairen jiran, baina batez ere hezkuntzako gaietan murgilduta.

Kazetaritzan asko dira lantzen diren gaiak eta generoak. Batzuek urrutira joatea eta bertako errealitatean murgiltzea eskatzen dute; beste batzuek, berriz, erredakzioetan bertan eta inguru hurbilean lantzen dira iturri ezberdinetara joz. Baliteke bigarren genero hori ez izatea lehenengoa bezain ikusgarria, baina bai piztu dezakeela irakurlearen interesa lehenengoak beste. Aurtengo epaimahaiak datu-kazetaritza adibide eredugarria saritu nahi izan du Kazetari Berria atalean, bere ustez era horretako datu bilketa balioan jartzeko garaia iritsi baita. Lehenengo kolpean gaia idor samarra suertatu dakioke irakurleari, baina jorratu duen moduak interesgarri, argi eta erraz bilakatu du. Artikuluen izenburuak jartzeko garaian erakutsi duen trebezia bera adierazi du datuen tratamenduan. Zorrotza datuak emateko unean, baina irakurtzeko eta interpretatzeko errazak izatea lortu du.

Laburbilduz esan daiteke kazetaritza-praktika onaren lagina dela aurten saritutako hau.



Eider Goenagak koordinatutako taldea

Epaimahaiaren Sari Berezia

Sariduna: Eider Goenagak koordinatutako taldea.
Saritutako lana: GAL 30 urte, Berria hedabiderako egindako interneteko lanagatik.
Saria: diploma eta Xabier Lakaren serigrafia.

Epaimahaikideon iritzia da eman beharreko saria dela hau. Lan mardula da, noizbait egin behar zena, kazetaritzak gizartearekiko konpromiso irmoa baitu: gertatutakoaren irudi poliedrikoaren berri ematea, herritarrak egiara hurbilduko dituena. Askotan, egunerokotasunetik at, gure historiaren zati batzuk berreskuratu eta bere garaian landu ez ziren eran aurkeztu, leku kotasun berriak jaso, ikuspegi ezberdinak eskaini... Baina bilduma lan handitik haratago joan den lana da hau, duela urte batzuk ia ezinezkoak ziren lekukotasunak lortu eta garai hartan ume zirenei eta  gaur egun heldu direnei ezagutzera ematea lortu baitu. Lana, erreferentetzat jotzen du epaimahaiak.

Talde handi batean lan egin izanak indarra erakuste n du, emaitza ederra, ezin hobea. Liburuan ere bere garapena izan duen arren, sari honekin aintzatetsi nahi da multimedian egindako saiakera interesgarria.

Epaimahaikideek “Gal 30 urte” posible egin duten kazetarien artean, berriki zendu
den Aitor Renteria “Txato”, Berria-ren Baionako ordezka ritza burua zena gogora ekarri nahi dute. Bi lerrotxo xume hauen bitartez, luma zo rrotz eta jantzi hau omendu nahi dute.



Epaimahaia

Epaimahaiburua

Ainara Rodriguez Zalakain

(Andoain, 1985)

Kazetaritzan lizentziaduna. Herri mugimenduko erakunde ezberdinetan komunikazio lanetan jardun ostean, 2008. urtean berria egunkarian bekadun aritua. 2010. urtean Gara egunkarian kazetari lanetan jardun ondoren, udalgintzarako jauzia eginda. 2011. urtetik hona, Andoaingo Udaleko Euskararen Normalkuntzarako Lansaileko arduradun politikoa, baita Langileria, Antolakuntza eta Barne Eraentza eta Kirol Patronatukoa ere.

Mahaikidea

Allande Boutin Mandagaran

(Vernon, Normandia, 1958)

Zuzenbide publikoan lizentziaduna zientzi politiko estudioak egin ondoren. Parisen hazi eta hezia, Le Point eta Le Monde berri paperetan lehen urratsak eginda, Pariseko TVE-n ere lanean aritua, 1988-ko azaroan, Baionako ETB-ko korrespontsalia ideki aitzin. 1992-ko azaroaz geroztik Iparraldeko France 3 Euskal Herri telebista publikoan kazetaria eta Akitaniako Txirrita euskarazko emankizunaren arduradun eta aurkezlea.

Mahaikidea

Idurre Eskisabel Larrañaga

(Beasain, 1970)

Kazetaritzan eta Antropologian lizentziaduna. Urte askoan euskal prentsan aritua, lehendabizi ‘Egunkaria’-n eta hura indarrez itxi ondoren ‘Berria’-n. Beste hedabide batzuetan ere aritu da kolaboratzaile, hala nola, tokiko aldizkarietan edo Euskadi, Euskalerria zein Info7 irratietan. Orain, zutabea idazten du egunero ‘Berria’-n eta irakasle da EHUko Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultatean.

Mahaikidea

Goio Arana Arrieta

(Arrasate, 1962)

Kazetaritzan lizentziaduna. Urteetan lan egin eta gero euskarazko tokiko hedabideetan, prentsa-diseinuan eta diseinu grafikoan, egun, eskolak ematen ditu Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan. Gainera, Komunikazio arduraduna da unibertsitate horretako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Mahaikidea

Marijo Deogracias Horrillo

(Antzuola, 1973)

Kazetaritzan lizentziaduna. Multimedia masterra. Tokiko hedabideetan hasi zuen kazetari ibilbidea, prentsa idatzian, irratian eta telebistan. Prentsa bulego lanetan ibilia, Eusko Legebiltzarrean. EHUko unibertsitatean ari da gaur egun Gizarte Komunikazioa masterrean, egunkarien ikus-entzunezkotasuna ikertzen.

Epaimahaiaren idazkaria

Arantza Aguado Perugorria

(Altza, 1966)

Geografian eta Kultur Antropologian lizentziaduna. 1992tik 2001 bitartean Gipuzkoako Abegi euskaltegietan euskara irakasle eta kudeatzaile. 2002tik aurrera administrari laguntzaile lanetan ibilia Andoaingo Udaleko hainbat lansailetan. 2011n Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuko hizkuntza normalizatzaile eta 2013ko otsailetik euskara teknikari udal horretan bertan.

Multimedia

Bideoa

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: