X RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

1998urtea

Oinarriak

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak X. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

X Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Kontuan hartuta euskararen normalkuntzak ezinbestez behar dituela euskaraz egindako kazetaritza eta, oro har, komunikazio prestu eta modernoa, kalitatektJa, Andoaingo Udalak X Rikardo Arregi Kazetaritzo Sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzoko Kultura Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu Sari horren oinarriak:

1) Sariaren xedea

Euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. Horrela, bada, ondoren zehazten den urtebeteko epearen barruan egin izan diren kazetaritza-lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da Sari honen xedea, epaimahaiak eredugarrien iritzitako lanak sarituz.

2) Sari-atalak


Ondoko bi atalotan banatzen da Saria:

* X Rikardo Arregi Kazetaritza Saria.
* Kazetari Berria Saria.

Aipaturiko bi sari horiez gain egoki edo beharrezko iritziz gero Aipamen Berezia egiteko aukera eskura du epaimahaiak.

Halaber, euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko Aipamena egiteko aukera ere aitortzen zaio epaimahaiari.

3) Sari-atalen ezaugarriak

1.- "X Rikardo Arregi Kazetaritza Saria" izeneko atala.

1997ko maiatzaren 16tik 1998ko maiatzaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek, hala nola aipatu epe eta komunikabide horietan kazetaritza-lanak plazaratu dituztenek daukate Saria eskuratzeko aukera.

Edozein mota edo jenerotako kazetaritza-lanek dute Saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako jenero-mugarik gabe erabakiko du Saria.

Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako.

Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera nabarmendutako artikulu edo erreportaia bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaia bat edo erreportaia-sorta bat edo programa bat, kazetari bat, kazetari talde bat... horietarik edozer eta/edo edozein saritu ahal izango du epaimahaiak.

2.- "Kazetari Berria Saria" izeneko atala.

Kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendutako saria da hau, eta, ondorioz, hogeitabost urtez azpikoek, hau da, 1998ko maiatzaren 15ean, artean, hogeitabost urte edo gutxiago izango dituztenek partehar dezakete atal honetan.

Herrietako aldizkari eta irrati eta telebistak, hala nola hedadura zabalagoko komunikabideak: horietatik guzietatik edozein izan daiteke 25 urtez azpikoek Kazetari Berria Saria jasotzeko lana plazaratzeko erabilitako komunikabidea.

Edozein mota edo jenerotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Horrela, bada, 1997ko maiatzaren 16tik 1998ko maiatzaren 15era bitartean prentsa idatzian edo irrati eta telebistetan plazaratutako artikulu, erreportaia, informazio-programa, magazin etabarren artean kalitatea eta egokitasuna kontuan hartuz epaimahaiaren iritzian bikainena denari emango zaio saria.

4) Lanak aurkeztea

1.- "X Rikardo Arregi Kazetaritza Saria" izeneko atalean autoreek nahiz komunikabideek hala nola Sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek aurkez ditzakete lanak, beti ere 1998ko maiatzaren 25a baino lehen hurrengo puntuan adierazten den helbidera lanaren sei kopia bidaliz. Gainera, prentsa idatzian argitaratutako idazlanen kasuan, argitalpenaren kopia bat bidali beharko da, eta, irrati edo telebistako emanaldien kasuan, berriz, dagokion enpresak luzatutako emisio-ziurtagiria. Edozein modutara ere, nahikoa litzateke aipatutako argitalpenaren kopia edo emisio-ziurtagiriaren ordez lana aurkezten duenaren beraren zinpeko aitorpena igortzea, argitalpen edo emisio eguna eta komunikabidea adieraziz.

Aditzera ematen da, nolanahi ere, saria eskuratzeko ez dela ezinbestekoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu Sari hori erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak. Hala eta guztiz ere, lanak eta/edo proposamenak aurkez ditzaten d€i egiten zaie autore, komunikabide eta Sariaren helburuekin zerikustekorik dutenei.
2.- "Kazetari Berria Saria" izeneko atalean saria ezkuratzeko nahitanahiezkoa da lanak aurkeztea. Izan ere, atal honetako Saria aurkeztutakoen artean erabakiko baitu epaimahaiak. Kasu honetan ere autoreek nahiz komunikabideek hala nola Sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek aurkez ditzakete lanak, 1998ko maiatzaren 25a baino lehen gero aipatzen den helbidera lanaren sei kopia bidaliz.

3.- Hona Sarira aurkeztutako lanak bidaltzeko helbidea:
Andoaingo Udaletxea
X Rikardo Arregi Saria
Goikoplaza, z/g
20140 ANDOAIN

5) Sariak

"X Rikardo Arregi Kazetaritza Saria" eskuratzen duenari 1.000.000,- pezeta garbi emango zaio.

"Kazetari Berria Saria"
eskuratzen duenari 400.000,- pezeta garbi emango zaizkio.

Gainera, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren kaxa oroitgarria eta agiri-diploma jasoko dituzte saridunek.

Sariak zatiezinak dira, baina, hori bai, taldean edo elkarlanean egindako lanei ere eman dakieke saria.

Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du Epaimahaiak.

6) Epaimahaia


Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:

* Mahaiburua: Andoaingo Udaleko Alkate Jose Antonio Perez jauna edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.

* Mahaikideak: Miren Azkarate andrea, Allande Boutin jauna, Anjel Lertxundi jauna, Koldo Ordozgoiti jauna eta Inaki Zabaleta jauna.

* Idazkaria: Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuburua, Patxi Baztarrika jauna, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo duena.

7) Sariei buruzko Azken Erabakia

1998ko udan emango da aditzera sariei buruz epaimahaiak hartutako Azken Erabakia, apelaezina izango dena.


8) Baldintzak onartzea

Sari honetara aurkezteak oinarriak ontzat ematea dakar berarekin, eta saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako betebeharrak osorik betetzea.

Sariak

Kazetari berria saria

Garikoitz Berasaluze (Getaria, 1975)

+

Ohorezko aipamena

Ignacio Arregi

+

Mikel Atxaga (Urnieta, 1932-2009)

Sari nagusia

Saridunak: Mikel Atxaga.
Saritutako lana: Deia egunkariko iritzi artikuluak.
Saria: Diploma eta 1.000.000 pezetako diru saria.



Garikoitz Berasaluze (Getaria, 1975)

Kazetari berria saria

Saridunak: Garikoitz Berasaluze.
Saritutako lana: “Literatura” gehigarria.
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.


Juan Lekuona (Oiartzun, 1927-2005)

Ohorezko aipamena

Saridunak: Juan Lekuona eta Ignacio Arregi.
Saritutako lana: Herri Irratia: Donostia eta Loiola.
Saria: Ohorezko aipamena.

1961-1979ko tartean, gure Herriarentzako garai zail haietan,euskarazko esatari eta kazetarien mintegi eta eskola izan ziren Loiolako etaDonostiako Herri Irratiak Inazio Arregi eta Juan Lekuonarenzuzendaritzapean. Euskarari aukera bat eman eta leku bat egin ziotenuhinetan. Egia da, eta hala esan behar da, euskarazko irratigintza hasi ezzela Loiola eta Donostiako Herri Irratiekin hasi, aurretik ere bai baitzeneuskarazko irratsaiorik hainbat emisora eta irratikatetan. Ez goaz hemenhaiek guztiak aipatzera, luze joko bailiguke. Baina gogora ekartzekoa da,esaterako, urrutira gabe, Donostiako Herri Irratiak berak, oraindikGotzaitegiaren ardurapeko zen garaian, azkenaldian, izan zuela euskarazkoprogramazio berezitua, bai baitzituen informazio orokor, kirol eta kulturalorreko euskarazko irratsaioak. Baina euskarazko irratigintzaren hasieraurteetako urratsik irmoen eta iraunkorrenak Loiola eta Donostia Herri IrratiekArregi eta Lekuonaren ardurapean emandakoak dira. 


Ignacio Arregi

Ohorezko aipamena

Saridunak: Juan Lekuona eta Ignacio Arregi.
Saritutako lana: Herri Irratia: Donostia eta Loiola.
Saria: Ohorezko aipamena.

1961-1979ko tartean, gure Herriarentzako garai zail haietan,euskarazko esatari eta kazetarien mintegi eta eskola izan ziren Loiolako etaDonostiako Herri Irratiak Inazio Arregi eta Juan Lekuonarenzuzendaritzapean. Euskarari aukera bat eman eta leku bat egin ziotenuhinetan. Egia da, eta hala esan behar da, euskarazko irratigintza hasi ezzela Loiola eta Donostiako Herri Irratiekin hasi, aurretik ere bai baitzeneuskarazko irratsaiorik hainbat emisora eta irratikatetan. Ez goaz hemenhaiek guztiak aipatzera, luze joko bailiguke. Baina gogora ekartzekoa da,esaterako, urrutira gabe, Donostiako Herri Irratiak berak, oraindikGotzaitegiaren ardurapeko zen garaian, azkenaldian, izan zuela euskarazkoprogramazio berezitua, bai baitzituen informazio orokor, kirol eta kulturalorreko euskarazko irratsaioak. Baina euskarazko irratigintzaren hasieraurteetako urratsik irmoen eta iraunkorrenak Loiola eta Donostia Herri IrratiekArregi eta Lekuonaren ardurapean emandakoak dira. 


Epaimahaia

Epaimahaiburua

Jose Antonio Pérez Gabarain

(Tolosa, 1944)

Diktaduraren garaian sindikalgintzan eta auzolangintzan jardun ondoren, Frankismoaren osteko lehenengo udal demokratikoan alkate hautatu zuten, 1979. urtean, Euskadiko Ezkerra alderdiko hautagai izan zelarik. Geroztik tokiko politikagintzan jardun du, urte askoan, bai Udalean (lau agintaldiz jardun zuen eta hirutan izan zen alkate) bai Gipuzkoako Batzarre Nagusietan bi legegintzalditan, PSE-EEko ordezkari gisa. Bere jardun politikoaren azken urteak senatari gisa eman zituen Madrilen, Gipuzkoa ordezkatuz.

Mahaikidea

Miren Azkarate Villar

(Donostia, 1955)

Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta Euskal Filologian doktoratu Euskal Herriko Unibertsitatean, gaur egun bertako Euskal Filologiako katedraduna da. 1992. urteaz gero euskaltzain oso da eta lan ugari argitaraturikoa euskal filologiaren alorrean. Gainera, oso ezaguna da bere jardun politikoa, bitan Kultura sailburu izan baita Eusko Jaurlaritzan (2001-2009), baita bozeramaile (2004-2009), eta 2011z gero euskara eta kultur arloko zinegotzi da Donostiako Udalean.

Mahaikidea

Koldo Ordozgoiti Juanena

(Errenteria, 1959)

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan lizentziatu zen Informazio Zientzietan. 1982az geroztik kazetari lanetan aritu da Herri Irratian eta Euskal Telebistan, besteak beste, eta hainbat gune politikotan edo enpresarialetan komunikazio arduraduna izan da. 1996an hasi eta 2009ko maiatza arte Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko komunikazio zuzendari izan da, eta 2004az gero, Jaurlaritzako bozeramailearen laguntzaile lanetan aritu da. Gaur egun, komunikazio aholkulari independentea da.

Mahaikidea

Allande Boutin Mandagaran

(Vernon, Normandia, 1958)

Zuzenbide publikoan lizentziaduna zientzi politiko estudioak egin ondoren. Parisen hazi eta hezia, Le Point eta Le Monde berri paperetan lehen urratsak eginda, Pariseko TVE-n ere lanean aritua, 1988-ko azaroan, Baionako ETB-ko korrespontsalia ideki aitzin. 1992-ko azaroaz geroztik Iparraldeko France 3 Euskal Herri telebista publikoan kazetaria eta Akitaniako Txirrita euskarazko emankizunaren arduradun eta aurkezlea.

Mahaikidea

Iñaki Zabaleta Urkiola

(Leitza, 1952)

Euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea da. Kazetaritzan doktorea da New Yorkeko Unibertsitatean. 1972-1982 bitartean Iruñeko Arturo Campion euskaltegian irakasle eta zuzendari izan zen, baita Egin egunkarian kazetari ere hainbat urtez. Egun irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bestalde, komunikazioaren eta irrati-telebistaren inguruan egindako lanen artean, aipagarriak dira: Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia (1997), El factor humano en radio y televisión (1994) eta Ikus-entzunezko informazioaren teknologia (2003), besteak beste.

Mahaikidea

Anjel Lertxundi Esnal

(Orio, 1948)

Idazle, gidoilari eta literatura kritikaria, eskarmentu handia du euskal kazetaritzan 60ko hamarkadaz gero, eta azken urteetan oso ezaguna egin da Berrian egunero idatzi duen zutabea. Euskal idazle oparo eta irakurrienetakoa, telebista eta zinea ere ukitu ditu, eleberri, narrazio eta saiogintzan hamaika aldiz sarituriko egilea izateaz gain. Otto Pette (1994) eleberria izan liteke bere obrarik garrantzitsuena. Sari ugari jasotakoa, Rikardo Arregi Kazetaritza Saria ere jaso zuen 1995. urtean, Baloraziozko kazetaritza atalean.

Epaimahaiaren idazkaria

Patxi Baztarrika Galparsoro

(Ataun, 1958)

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Andoaingo euskara teknikari da 1980. urteaz gero. Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabineteburu izan zen 1999-2003an eta Eusko Jaurlaritzan Hizkuntza Politikako sailburuorde 2005-2009 agintaldian eta 2012-2016 bitartekoan. Besteak beste, Babeli gorazarre izenburuko saiakera argitaratu zuen 2010ean. Bidegileak bildumarako Rikardo Arregiren biografia idatzi zuen.

Multimedia

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: